Foto Liziako kostaldeko trekkinga Historian zehar,oinez [Turkia]

Liziako kostaldeko trekkinga
Historian zehar,
oinez
[Turkia]

Liziako kostaldeko trekkinga
Historian zehar,
oinez
[Turkia]

Turkia (mendiak, basoak, kostaldea…) oinez egitea gustatzen zaienentzako aparteko paradisua da, aukera asko eskaintzen dituena. Oraingoan, Mediterraneoko kostaldean ibiliko gara, Lizia deritzon eskualdean, hain zuzen ere.
    Naturaren edertasuna nabarmentzen da eskualde honetan: Aleppo pinu edo Mediterraneoko pinuen basoak, kareharrizko mendiak eta itsasoaren urdin bizia, antzinatik oso preziatuak, historian zehar inbasio askoren eragile izan dira. Eta inbasio horien lekuko dira bertan ikus ditzakegun arkeologia hondakinak. Azken aldi honetan gero eta jende gehiago hurbiltzen ari da Liziako paraje eder hauetara, baina oinezko ibilbideek beste aukera bat eskaintzen digute, lasaiagoa.
    Olinpo mendiaren magaletik itsas ertzerainoko ibilbidea egingo dugu oinez, eta ondoren Mediterraneoko kostaldean zehar ibiliko gara.

Ibilbidea

Antaliarainoko hegaldia –Termessos –Yayla Kuzdere –Beycik –Cirali –Adrasan –Gelidonia lurmuturra –Ucagiz –Aperlae –Simena –Antalia.

Zenbait datu interesgarri

Guztira, zazpi eguneko ibilbidea egingo dugu: 4 egunez, egunean 6 ordu eginez; gainerakoetan, 4 ordu egunean.
Trekkingak irauten duen egunetan, hoteletan egingo dugu lo eta ibilgailu batek garraiatuko du gure ekipajea. Ibilbide guztian Banoako gidari bat izango dugu gurekin.

Prezioaren Barruan

  • - Antaliarainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Autobus pribatu txiki bat, trekkinga hasten den tokiraino joateko, eta amaieran itzultzeko.
    - Trekkingak iraun bitartean, ekipajea garraiatzeko ibilgailu bat.
    - Antalian, turista- motako hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria).
    - Yayla Kuzdere, Beycik, Cirali, Adrasan, Finike eta Ucagizen, hotel xumeetako egonaldia (pentsio erdian).
    - Simenako aztarna arkeologikoak bisitatzeko itsasontzia.
    - Bidaiaren 2. egunetik 9.era bitartean, pentsio erdia.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 10 egun

Trekk-egunak: 7

Trekking-maila: 1

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: martxoaren 23tik apirilaren 1era.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.

Prezioa : 1.580 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Liziako kostaldeko trekkinga Historian zehar,oinez
[Turkia]
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT