Foto Aljeriako hegoaldea Tadrart, Saharako basamortuaren altxorra

Aljeriako hegoaldea
Tadrart, Saharako basamortuaren altxorra

Aljeriako hegoaldea
Tadrart, Saharako basamortuaren altxorra

Tadrart eta Tassili-n-Aijjer-en inguruak gizateriaren ondare izendatu zituen UNESCO erakundeak. Inguru horietako haitz eta kobazuloetan dauden pinturak kontuan hartuta, museo ireki zabal baten itxura du eskualde horrek. Baina kultur ondareaz gain, paisaien edertasuna gehitu behar zaio inguruari, eta oso bisitari gutxi dituen eskualdea izanik, Tadrart Saharako altxorrik ezkutuenetarikoa dela esan dezakegu. Bailara ugari elkarlotzen dituen ibilbide zirkularra egingo dugu, Djanet herrian hasi eta amaituko dena. Goizean goiz edo arratsaldean, kanpamendua jartzeko tokira iritsitakoan, oinez egiteko aukera ederrak izango ditugu. Frantziako Historie & Patrimoine aldizkariaren ustez munduko parajerik ederrena da basamortuaren zati hau.

Oharra: Aljerian sartzeko bisatua denboraz tramitatu behar da: kontuan hartu hori eta, etorri nahi baduzu, denboraz lotu bidaia hau.

Interesguneak

• El Berij izeneko arroila handia • Moulunagako duna • Tamezguida eskualdeko grabatu bitxiak • Intehak-eko arku handia • Tin Merzougako duna handia • Ouanaganako Zirkuko harea gorriko haitzuloak • Tin Taborak eskualde ezkutua • Erg d’Admer

Ibilbidea

Djaneterainoko hegaldia –Oued El Berij –Moulunaga –Tamezguida –Tajant –Ouanzauatin –In Tehak – Tin Merzouga– Tin Taborak –Tasset –Oued In Jeram –Tissi Tika –Erg d’Admer –Jabbarem –Djanet.

Zenbait datu interesgarri

Djaneterainoko hegaldia. Lur mota guztietarako ibilgailuak erabiliko ditugu ibilbide osoan. Djaneten aterpetxean egingo dugu lo, basamortuko ibilbidean, berriz, kanpalekuetan, pentsio osoan. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Djaneterainoko hegaldia, joan- etorria Aljerian sartzeko bisatua. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Ibilbide osoko garraioa, lur mota guztietarako ibilgailuetan (gidariekin). Ibilgailu bakoitzean 4 pertsona, gehienez. Djaneteko aterpetxeko ostatua: lo egitea eta gosaria Basamortuko kanpalekuetako 8 gau: pentsio osoa. Ur minerala basamortuko zeharkaldian. Tassili- n- Ajjer- eko P.N.ko sarrera. Kanpatzeko gai guztiak: dendak, sukaldea, koltxonetak... (lozakua izan ezik). Basamortuko zeharkaldirako sukaldea eta sukaldaria. Bidaia- asegurua. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Zehaztuta ez dauden otorduak. Aireportuko tasak. Aire- tasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 1.290 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Aljeriako hegoaldea
Tadrart, Saharako basamortuaren altxorra
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT