Lantang harana eta Gosainkund aintziretako trekina, oro har, Himalayara ezagutarazteko ibilbiderik irisgarri eta aberasgarrienetako bat da. Katmanduko iparraldean eta Tibetekin mugan dagoen eskualde hau Lantang Parke Nazionalaren barruan dago, Nepalen 1976an sortu zen lehenengo parkea izan zena.
Hamar egunez Lantang haranean zehar ibiliko gara lehenik, basoetan barrena hasiko gara eta gorago 7.000 metro baino gehiagoko mendiak eta glaziarrak ere ikusteko aukera izango dugu, guzti hori tibetar estiloko eta eragineko herriz eta tamang etniako biztanlez zipriztindua.
Lehenengo ibilaldi honen ondoren, Gosaikund lakuetarantz jarraituko dugu, 4.400 metrotan kokatuak. Kondairak dioenez Shivak sortu zituen laku hauek eta, beraz, hinduentzat zein budistentzat erromes–leku sakratua da.
Etapa batzuetan Langtang Lirung edo Ganesh Himal gailurrak ikusi ahal izango dugu, biak zazpi mila metrotik baino goragokoak.
Katmandurainoko hegaldia – Syaubresi – Lama hotela – Lantang – Kyanjin Gompa – Kyanjing Ri – Bamboo lodge – Thulo Syabru – Shin Gompa – Gosainkund aintzira – Laurebina pass – Ghopte – Tharepani – Melanchigaon – Katmandu.
Pasatuko garen herrietako aterpetxetan lo egingo dugu eta horrela Nepaleko nekazal bizitzaren egunerokoa gertutik behatu ahal izango dugu.
- Katmandurako hegaldi erregularra, joan–etorria
- Nepalerako sarrera bisa.
- Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
- Katmandu–Syaubresi eta Melanchigaon–Katmandu arteko garraioa ibilgailu pribatuan.
- Ostatua turismo motako hotel batean, logela bikoitza bainugela eta gosariarekin, Katmandun.
- Ostatua Syaubresiko hotel apal batean, logela bikoitza bainugela eta gosariarekin.
- Aterpetxeetako ostatua ibilaldian zehar* (begiratu oharra baldintza orrian).
- Ekipaia pertsonalak garraiatzeko zamaketalariak.
- Trekking baimena.
- Bidaia–asistentzia asegurua.
- Eskupekoak (ikus oharra baldintza–orrian).
- Tokiko gida.
- Banoa Gida.
- "Prezioaren barne" atalean zehaztuta ez dauden otorduak eta edariak.
- Aire–tasak.
- Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- ”Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 16 egun.
Trekk-egunak: 10
Trekking-maila: 2
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: apirilaren 1etik 16ra.
Irteerak: MAD eta BCNtik.
Prezioa : 2.180 € + aire tasak*.
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.