Foto Tibet, zeharkaldi handia Kailash mendia, Guge erresuma, Changtang eta munduko sabaia

Tibet, zeharkaldi handia
Kailash mendia, Guge erresuma, Changtang eta munduko sabaia

Tibet, zeharkaldi handia
Kailash mendia, Guge erresuma, Changtang eta munduko sabaia

Hau da, zalantzarik gabe, Tibeten egin daitekeen ibilbide ikusgarrienetakoa, anitzenetakoa, gogorrenetakoa eta zorrotzenetakoa. Oso ibilbide borobila Tibeteko goi-lautadako eskualde ezberdinetatik barrena. Tibeteko monasterio eta leku ezagun batzuk bisitatuko ditugu, baina baita zonalde urrun eta ezezagunak ere, hala nola, Kailash mendia, Guge erresuma edota Changtangeko eskualdea.

Gure bidaia Katmandun hasiko da eta hortik Tibeteko goi-lautadara igoko gara lehenengo, Ngariko paisaia zoragarrietarantz, Asiako goi-lautada erraldoiaren mendebaldea. Eta lur lehor eta basatiaren indar handiarekin atzealde gisa Kailash mendira iritsiko gara: mendi sakratua.

Shivaren egoitza eta munduko gailur espirituala den mendi horretara milaka erromes hurbildu ohi dira urtero-urtero. “Tibeteko Elurretako Bitxia” deitu izan zaio mendi horri, eta gailurreko lau isurialdeak lau puntu kardinaletara zuzenduta edukita “munduaren zilborra” ere omen da. Ondoan Brahmak amestutako Manasarovar, “buruaren lakua”.  Laku honetatik iparralderantz joko dugu lur elkorren bidez Guge erresuma ahantzira heldu arte. X. mendean sortu zen erresuma hau eta bertan aztarna arkeologikoren bat ikusi ahal izango dugu oraindik.

Paisaia ireki eta zabaletan jarraituko dugu bidaia, Changpa artzain nomadek etxe duten Changtangeko goi-ordoki tibetar erraldoiko zelai alpetarretan barrena.

Lhasatik Katmandura itzuliko gara, bi hiri hauek lotzen dituen errepidetik eta Everesteko iparraldeko isurialdearen ikuspegiak izango ditugu bidaiaren amaieran.

Interesguneak

Katmandu eta bere bailara: Bhakhtapur, Swayambunath, Buddanilkanta • Kailash mendia, Tibeten bihotzean: hindu, budista, jain eta bon fededunen sakratua  • Thöling eta Tsaparang: Guge izeneko erresuma zaharreko arkeologia-guneak • Ngariko artzain nomaden herrialdea: tontor eta harkaitzetako idortasuna haranetako berdearekin kontrastatuz, betiereko elurren isla lakuetan... • Lhasa: Dalai-Lamaren hiriburua eta Potala, jauregia muino gorrian • Tashi Lumpuko monasterio konplexua, Shigatsen, Deolmari mendiaren azpian • Everesteko ikuspegi ikusgarria beheko kanpamendutik, baita Makalu, Lhotse eta Cho-Oyuko tontorrak ere • Monasterioak, estupak eta mani hormak Manasarovar lakuan • Tsochen eta Mendongeko monasterioa, nomaden elkargunea edertasun hondatuko eskualde batean.

Ibilbidea

Katmandurainoko hegaldia –Nuwakot –Kyirong –Saga –Manasarovar lakua –Darchen –Kyunglung –Tholing –Tsaparang –Guge erresuma –Gertze –Nima –Damxung –Lhasa –Samye –Shigatse –Sakya –Rongbuk –Everest mendia –Kyirong –Katmandu.

Zenbait datu interesgarri

Tibetera bidaia zirkularra eta osoa. Zeharkaldi hau gogorra da, bidaiariaren aldeko jarrera eskatzen duena, ezustekoen aurrean eta zerbitzuen soiltasunen aurrean. Fisikoki ondo egotea ere eskatzen du, zatirik handiena batez beste 4.500 . metro inguruko lurretan igarotzen delako. Ngari eta Gangtangeko eskualdeak bisitari gutxi jasotzen dituen ingurua zeharkatzen du, azpiegitura gutxikoa: lotarako lekua hoteletan eta ostatu xume edota oinarrizkoetan izango da, orokorrean. Oinarrizko ostatu batzuetan gosaria ez dugu barne, normalean ostatu horietan gosari gisa eskaintzen duten bakarra inork ez du hartzen, hori dela eta leku horietan erosketa bat egingo dugu gure gustuko gosariak prestatzeko. Autobus txiki bat erabiliko dugu ibilbide osoan. Ibilbiderako bidaia-baimenak lortzeko, hilabeteko tramiteak egin behar dira: gogoan izan eta garaiz erabaki. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Katmandurainoko hegaldia, joan- etorria, Qatar Airways konpainiarekin.
    - Nepalen sartzeko bisatua.
    - Txinan sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. 
    - Autobus txikiko ibilgailu pribatuko garraioa: Katmandutik Tibeteko mugaraino, joan- etorria.
    - Turista- motako ostatua Katmandu, Nuwakot, Saga, Darchen, Tholing, Lhasa, Samye, Gyantse, Shigatse eta Sakya hirietan, birentzako geletan (bainugelarekin), gosaria barne.
    - Hotel xumeetako ostatua Kyiron eta Ali hirietan, birentzako geletan (bainugelarekin), gosaririk gabe (3 gau).
    - Manasarovar, Moincer,Tsaparang, Gertse, Tsochen y Ngamring lekuetan, oso oinarrizko ostatuetan ostatatzea, partekatutako logeletan eta logelatik at dagoen bainugela amankomunarekin, gosaririk gabe (6 gau).
    - Rongbuken partekatutako logela- denda bakarrean ostatua, dendatik kanpo dagoen bainugela amankomunarekin eta gosaria barne (gau 1).
    - Tibeten barruan bidaiatzeko baimenak: TTP, militarren baimena, mendebaldeko eskualdeko baimena eta segurtasuneko baimena.
    - Bertako CPI bidaia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Tibeteko gidaria.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, "Prezioaren barruan" atalean zehaztutakoak izan ezik.
    - Museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - "Prezioaren barruan" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 28 egun

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria

Egunak: ira 1.

Irteerak: MAD eta BCNtik.

Prezioa : 4.970 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Tibet, zeharkaldi handia
Kailash mendia, Guge erresuma, Changtang eta munduko sabaia
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT