Banoa aitzindaria izan da beti Tibeten bideak irekitzen. Urte asko dira lamen lurraldea zeharkatzen gabiltzala, Asia kontinenteko kultura erakargarrienetako bat ezagutzeko.
Bidaia hori Dalai Lamaren Geluk sektaren (txano horidunak, Dalai Lama ere sekta horretako kidea da) monasterio nagusiak ibilbide bakarrean lotzeko aitzakiarekin sortu zen.Tibeten zehar egin ditugun ibilbideetan lortutako esperientzia hasierako asmoa aldatzen joan da eta gaur proposatzen dizuguna Tibeteko kultura-lurraldetan zehar egindako bidaia aberatsa da, lurralde batzuk ezagunak beste batzuek, ordea, Txinatik datorren erasoari aurre egiten dion ezkutuko mundu bat erakusten digute.
Ibilbidearen lehen zatian Tibeteko bi eskualde historikoetako (Kham, ekialdean, eta Amdo, ipar-ekialdean) paisaiarik ezezagunenak, urrutikoak, ezagutuko ditugu. Landa-giroko herrixkak, nomaden asentamenduak, larreen arteko monasterioak…
Xining-era iritsita, Tibeteko lautadan zeharreko ibilbideari helduko diogu, 2006. urtean inauguratu zen Quingzang Tibet trenbidea erabiliz, Dalai Lamen hiriburua izan zen Lasaraino. Azkenean Everesteko beheko kanpamenduraino joango gara, Adiskidantzaren Autobidea deritzon bidean zehar, eta ondoren nepalera jaitsiko gara Kyirong-eko muga-postuan zehar.
Munduko sabaian bizi-bizirik dagoen kulturarekiko hurbilpen bat: txinatarren hirurogei urtetik gorako “eragina”k ez du lortu tibetarren milaka urteko ohiturak txikitzea.
• Danba haraneko Qiang etniaren zelatatzeko dorreak • Xiningetik Lasa hiribururaino, goi-lautadan zehar, Qingzang-Tibet trenbidean • Maerkang-Langmusi goi-ibilbideko Amdoko pasaiak: zelai luze-luzeak, alpetar itxurako basoak, jak-taldeak eta nomaden dendak • Everesteko B.K.ko ikuspegi zoragarria (Tibeteko aldetik), eta Makalu, Lohtse eta Cho-Oyuko gailurrak • Amdoko monasterio nagusiak: Labrang, Kirti, Longwu, Serti • Lasa: Dalai-Lamen hiriburua eta Potala, muino gorriko jauregia • Katmandu hiria eta bailara: Nuwakot, Bhakhtapur, Swayambunath...
Chengdurainoko hegaldia –Wolong –Danba –Maerkang –Langmusi –Xiahe –Xining –Lasa –Giangtse –Xigatse –Xegar –Everesteko B.K. –Old Tingri –Kyirong –Nuwakot –Katmandu.
Ibilbide osoan Toyota Coaster motako autobus pribatu txiki bat erabiliko dugu. Xining-Lasa tarterako trena (literekin). Hainbat maila edo kategoriatako hoteletan egingo dugu lo: oinarrizko ostatuak, establezimendu xumeak, turista-mailakoak… Danba, Langmusi eta Nuwakot aldeetan oinezko ibilbide interesgarriak egiteko aukera izango dugu. Ibilbidearen zati handi batean 4.000 m-tik gorako altueran ibiliko gara. Komeni da, beraz, aurretik medikuarekin horretaz hitz egitea. Banoako gidaria.
- Hegaldi erregularra, haranzkoan Chengdu- eraino eta itzulera Katmandutik.
- Txinan eta Nepalen sartzeko bisatuak.
- Aireportu, hotel eta tren- geltokien arteko joan- etorriak.
- Toyota Coaster motako autobus pribatuko garraioa, ibilbide osoan.
- Lhasa Express trena (literekin), Xining- Lasa tarterako.
- Chengdu, Xining, Lasa, Giangtse, Xigatse eta Katmandun, turista- mailako hoteletako ostatua (lo egitea) birentzako geletan (bainugelarekin) (10 gau).
- Wolong, Maerkang, Langmusí, Labrang, Xegar, Kyriong eta NuwaKot- en, hotel xumeetako ostatua (lo egitea) birentzako edo hirurentzako geletan (bainugelarekin) (11 gau).
- Rongbuk- en (Everesteko beheko kanpamentua), oinarrizko aterpetxeko ostatua.
- Chengdu, Lasa, Giangtse, Xigatse, Xegar, Nuwakot eta Katmanduko gosariak.
- TTP bidaiatzeko baimena.
- Danba haraneko eremu eszenikora eta Potalako jauregira sartzeko sarrerak.
- Everesteko Qomolangma Erreserba Naturalean sartzeko baimena.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Lasa- Kyirong ibilbidean zehar, bertako gidaria.
- BANOAko gidaria.
- Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, abuz. 2an.
Prezioa : 3.550 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.