Banoa aitzindaria izan da beti Tibeten bideak irekitzen. Urte asko dira lamen herrialdean hainbat lurralde zeharkatzen gabiltzala, Asia kontinenteko kultura erakargarrienetako bat ezagutzeko.
Udaberri honetarako, Tibeteko bi aurpegi aurkitzeko aukera ematen duen ibilbide bat proposatzen dizuegu: urrutieneko guneetatik, erdialdeko goi-ordokiko zenobio handietara.
Nepaletik hasiko gara, eta handik Kyirongeko muga-postu berria zeharkatu eta Himalayara iritsiko gara. Rongbuk aldera abiatuko gara, Everesteko kanpalekutik gertu, eta handik Tibeteko goi-lautadara egingo dugu bidaia, Lasara, dalai-lamen antzinako hiriburura, iristeko. 2006an inauguratutako Tibet-Quingzang trenbidean jarraituko dugu, Xining-eraino.
Ibilbidearen azken zatian, Tibeteko bi eskualde historikoetako (Kham (ekialdea) eta Amdo (ipar-ekialdea) paraje ezezagunenetako batzuk ezagutuko ditugu: mendietako paisaia zabalak eta goi-mendiko belardiak, denda nomadaz eta monasterio urrunez zipriztinduak. Lurralde horiek, gaur egun, Txinako Gansu eta Qinghai (Amdo) eta Sichuan (Kham) probintzien administraziopean daude, eta, alderdi askotan, tibetar kultura, toki hauetan, ondoko Tibeteko eskualde autonomoan baino hobeto zainduta dago.
• Danba haraneko Qiang etniaren zelatatzeko dorreak • Lasatik Xiningeraino bidaia, goi-lautadan zehar, Tibet-Qingzang trenbidean • Maerkang-Langmusi goi-ibilbideko Amdoko pasaiak: zelai luze-luzeak, alpetar itxurako basoak, jak-taldeak eta nomaden dendak • Everesteko B.K.ko ikuspegi zoragarria (Tibeteko aldetik), eta Makalu, Lohtse eta Cho-Oyuko gailurrak • Amdoko monasterio nagusiak: Labrang, Kirti, Longwu, Serti • Lasa: Dalai-Lamen hiriburua eta Potala, muino gorriko jauregia • Katmandu hiria eta bailara: Nuwakot, Bhakhtapur, Swayambunat.
Katmandurainoko hegaldia–Nuwakot –Kuyrong–Old Tingri–Everesteko B.K. –Xegar–Xigatse–Giangtse-Lasa–Xining–Xiahe–Langmusi–Maerkang–Danba–Wolong–Chengu.
Ibilbide osoan Toyota Coaster motako autobus pribatu txiki bat erabiliko dugu. Lasa-Xining tarterako trena (literekin). Hainbat maila edo kategoriatako hoteletan egingo dugu lo: oinarrizko ostatuak, establezimendu xumeak, turista-mailakoak… Nuwakot, Langmusi eta Danba aldeetan oinezko ibilbide interesgarriak egiteko aukera izango dugu. Ibilbidearen zati handi batean 4.000 m-tik gorako altueran ibiliko gara. Komeni da, beraz, aurretik medikuarekin horretaz hitz egitea. Banoako gidaria.
- Hegaldi erregularra, haranzkoan Katmandura eta itzulera Chengdutik.
- Nepalen eta Txinan sartzeko bisak.
- Aireportu, hotel eta tren- geltokien arteko joan-
etorriak.
- Toyota Coaster motako autobus pribatu txikiko garraioa, ibilbide osoan.
- Lasa Express trena (literekin), Lasa- Xining tarterako.
- Katmandu, Xigatse, Gyangtse, Tongren, Lasa, Zhuokeji eta Chengdun, turista- mailako hoteletako ostatua (lo egitea) birentzako geletan (bainugelarekin) (13 gau).
- Nuwakot, Kyitong, Old Tingri, Xiahe, Langmusí, Danba (Jiaju eta Zhonglu) etay Wolong- en, hotel xumeetako ostatua (lo egitea) birentzako edo hirurentzako geletan (bainugelarekin) (9 gau).
- Chengdu, Zonglu, Lasa, Nuwakot eta Katmanduko gosariak.
- TTP bidaiatzeko baimena.
- Danba haraneko eremu eszenikora eta Potalako jauregira sartzeko sarrerak.
- Everesteko Qomolangma Erreserba Naturalean sartzeko baimena.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikus baldintza- orriko oharra).
- Lasa- Kyirong ibilbidean zehar, bertako gidaria.
- BANOAko gidaria.
- Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak
- "Presioaren barruan" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 3.550 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.