Foto Tibet Geluk   monasterioetako   bidezidorretan  barrena

Tibet
Geluk
monasterioetako
bidezidorretan barrena

Tibet
Geluk
monasterioetako
bidezidorretan barrena

Banoa aitzindaria izan da beti Tibeteko goi-lautadan bideak irekitzen.

Khametik hasi eta Ngarira,, Amdo edo Ulsang zeharkatuta, lamen herrialde zabal hau zeharkatuko dugu, Asia kontinenteko kultura erakargarrienetako bat ezagutzeko.

Bidaia honek Dalai Lamaren Geluk (txano horidunak) eskolaren monasterio nagusiak ibilbide bakarrean lotzeko aitzakia hartu du: Labrang, Kujmbum, Ganden, Drepung, Sera eta Tashi Lumpo.

Gure hasierako asmoa zehaztuz joan gara eta hauxe da orain egiten dizugun proposamena: Tibeteko iparraldean dagoen Amdo eskualdetik abiatu eta Qingzang-Tibet trenbidean (2006ko ekainean inauguratua) Tibeteko lautada zeharkatu ostean, Lasako egonaldiaren ondoren, Kyi-Chu bailara eta eskualdeko Nam-Tso lakua eta  Tsang eskualdeko Everesteko beheko kanpalekua dira, besteak beste, bisitatuko ditugun tokietako batzuk.

Munduko sabaian bizi-bizirik dagoen kulturarekiko hurbilpen bat: Txinatarren berrogei urtetik gorako “eragina”k ez du lortu tibetarren milaka urteko ohiturak txikitzea.

Interesguneak

  •Xiningetik Lasa hiribururaino, goi-lautadan zehar, Qingzang-Tibet trenbidean • Everesteko B.K. ikuspegi zoragarria (Tibet aldetik), eta Makalu, Lohtse eta Cho-Oyuko gailurrak • Gansu probintziako lamen monasterio nagusia:Labrang • U eskualdeko gutxien bisitatutako aldeetako bat: Kyi-Chu bailarako paisaiak eta sakabanatutako monasterioak • Lasa:Dalai-Lamen hiriburua eta Potala, muino gorriko jauregia • Tashi Lumpuko monasterio-multzoa, Shigatsen, Deolmari mendiaren oinetan. • Katmandu hiria eta bailara: Bhakhtapur, Swayambunath, Buddanilkanta...

Ibilbidea

Lanzhourainoko hegaldia Xiahe –Xining –Lhasa –Drigung –Reting –Nam Tso –Giangtse –Xigatse –Sakya –Xegar–C.B. Everest –Zhangmu –Katmandu.

Zenbait datu interesgarri

Ibilbide osoan Toyota Coaster garraio pribatua erabiliko dugu.Xining-Lasako tarterako trena (literekin).Hoteletan egingo dugu lo, batzuetan kalitate gutxikoak izan arren ere, beste aukerarik ez dago eta.Ibilbidearen zati handi batean 4.000 m-tik gorako altueran ibiliko gara. Komeni da, beraz, aurretik medikuarekin horretaz hitz egitea.Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  •  
  • - Qatar Airwais konpainiaren hegaldi erregularra, haranzkoan Chongqing-eraino eta itzulera Katmandutik.
  • - Barruko hegaldia: Chongqing-Lanzhou
  • - Txinan eta Nepalen sartzeko bisatuak.
  • - Aireportu, hotel eta tren-geltokien arteko joan-etorriak.
  • - Toyota Coaster motako autobus pribatuko garraioa, Lanzhou eta Xining arteko ibilbidean, Lasako bisitan eta Kodari-Katmandu arteko ibilbidean.
  • - Gainerako ibilbidean, lur-mota guztietarako ibilgailuetako garraioa, gehienez 4 bidaiari ibilgailuko.
  • - Lasa Express tren literaduna, Xining-Lasa tarterako.
  • - Lanzhou, Xining, Lasa, Gyangtse, Xigatse eta Katmandun, turista-mailako hoteletako ostatua (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugelarekin).
  • - Xiahe, Sakya eta Xegar hirietan, hotel xumeak (lo egitea, bakarrik), bi edo hirurentzako geletan (bainugelarekin).
  • - Drigung, Reting, NamTso lakua, Xegar eta Everesteko beheko kanpamentuan, oinarrizko aterpetxeak (lo egitea, bakarrik), birentzako edo askorentzako geletan (zerbitzuak elkarrekin konpartitzeko).
  • - Xiahe, Xining, Lasa eta Katmanduko gosariak
  • - Bing Lingeko bisitaldirako txalupak eta sarrerak.
  • - Potalarako sarrera.
  • - TTP bidaiatzeko baimena.
  • - Everesteko Qomolangma Erreserba Naturalean eta Namtso lakuan sartzeko baimena..
  • - Bidaia-asegurua.
  • - Erdiko Tibeteko ibilbideetan, bertako gidaria.
  • - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden museo eta monumentuetarako sarrerak.
  • - Aire-tasak.
  • - Eskupekoak, edariak eta bestelako gastu pertsonalak.

Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, uzt. 2an/abuz. 4an.

Prezioa : 3.250 € + aire tasak*

Gehigarria : Abuz. 125 €

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Tibet
Geluk monasterioetako bidezidorretan barrena
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT