Banoa aitzindaria izan da beti Tibeteko goi-lautadan bideak irekitzen. #Khametik hasi eta Ngarira,, Amdo edo Ulsang zeharkatuta, lamen herrialde zabal hau zeharkatuko dugu, Asia kontinenteko kultura erakargarrienetako bat ezagutzeko. #Bidaia honek Dalai Lamaren Geluk (txano horidunak) eskolaren monasterio nagusiak ibilbide bakarrean lotzeko aitzakia hartu du: Labrang, Kujmbum, Ganden, Drepung, Sera eta Tashi Lumpo. #Gure hasierako asmoa zehaztuz joan gara eta hauxe da orain egiten dizugun proposamena: Tibeteko iparraldean dagoen Amdo eskualdetik abiatu eta Qingzang-Tibet trenbidean (2006ko ekainean inauguratua) Tibeteko lautada zeharkatu ostean, Lasara iristea: Lasako egonaldiaren ondoren, Kham eskualdeko Draksum-Tso laku alpinoa, U eskualdeko Yarlung Tsangpo harana eta Tsang eskualdean Everesteko beheko kanpalekua dira, besteak beste, bisitatuko ditugun tokietako batzuk. #Munduko sabaian bizi-bizirik dagoen kulturarekiko hurbilpen bat: Txinatarren berrogei urtetik gorako “eragina”k ez du lortu tibetarren milaka urteko ohiturak txikitzea.
• Xiningetik Lasa hiribururaino, 2006ko uztailean inauguratutako Qingzang-Tibet trenbidean • Everesteko beheko kanpamentuko ikuspegi zoragarria (Tibet aldetik), eta Makalu, Lohtse eta Cho-Oyuko gailurrak • Gansu probintziako lamen monasterio nagusia: Labrang • Yariung Tsangpo ibaiaren inguruko paisaiak, lehen tibetar dinastien sorlekuan: Samye monasterioa eta Chongye eta Yariung haranak, • Lasa: Dalai-Lamen hiriburua eta Potala, muino gorriko jauregia • Tashi Lumpuko monasterio-multzoa, Shigatsen, Deolmari mendiaren oinetan.
Lanzhourainoko hegaldia –Xiahe –Xining –Lasa –Draksum Tso –Milin –Tsetang –Giangtse –Sakya-Xegar– Everesteko B.K.– Xigatse– Nam Tso– Lasa.
Ibilbide osoan garraio pribatua erabiliko dugu: lur mota guztietarako ibilgailuak Tibeten; autobus txikia Gansu probintzian eta Lasan. Xining-Lasako tarterako trena (literekin). Hoteletan egingo dugu lo, batzuetan kalitate gutxikoak izan arren ere, beste aukerarik ez dago eta. Ibilbidearen zati handi batean 4.000 m-tik gorako altueran ibiliko gara. Komeni da, beraz, aurretik medikuarekin horretaz hitz egitea. Banoako gidaria.
Hegaldi erregularra, haranzkoan Lanzhouraino eta itzulera Lasatik, Pekinen zehar. Txinan sartzeko bisatua. Aireportu, hotel eta tren- geltokien arteko joan- etorriak. Autobus pribatuko garraioa Lanzhoy eta Xining arteko tartean eta Lasako bisitaldietan. Ibilbidearen gainerakoan, lur mota guztietarako ibilgailuetako garraioa. Lasa Express tren literaduna, Xining- Lasa tarterako. Lanzhou, Xining, Lasa, Gyangtse eta Xigatsen, turista- mailako hoteletako ostatua, birentzako geletan (bainugelarekin). Tsetang hirian 2 izarretako hotela, birentzako geletan (bainugelarekin). Xiahe, Draksum Tso eta Milin- en, hotel xumeak (izar 1ekoak edo) hemen ere birentzako geletan (bainugelarekin). Sakya, Xegar, Everesteko beheko kanpamentu eta Nam- Tso lakuan, oinarrizko aterpetxeak, birentzako edo askorentzako geletan (bainugela elkarrekin konpartitzeko). Ibilbide Ibilbide guztiko gosariak. Bing Lingeko bisitaldirako txalupak eta sarrerak. Potala, Darksum Tsoko natur erreserba eta Namtso lakurako sarrerak. TTP bidaiatzeko baimena. Everesteko Qomolangma Erreserba Naturalean sartzeko baimena.. Bidaia- asegurua. Erdiko Tibeteko ibilbideetan, bertako gidaria. Banoako gidaria.
Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik. “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden museo eta monumentuetarako sarrerak. Aire- tasak. Eskupekoak, edariak eta bestelako gastu pertsonalak.
Taldea: 8 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 3.210 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.