Foto Tibet Geluk monasterioetako bidezidorretan barrena

Tibet
Geluk monasterioetako bidezidorretan barrena

Tibet
Geluk monasterioetako bidezidorretan barrena

Tibet, munduko sabaia. Gure memoria kolektiboan barrubarruan grabaturik dugun hitza... mitoa. Mendez mende budismoaren jagolea, nazionalista eta naturaren zaintzailea, herri harroa eta errebeldea. Txinatarrek berrogei urtetik gora daramatzate Tibet menpean hartu nahian, baina ez dute lortu tibetarren mila urtetik gorako ohiturak desagerraraztea. #Banoa aitzindaria izan da Tibeteko goilautadan bideak irekitzen. Khametik hasi eta Ngarira, Amdo edo Utsang zeharkatuz. Guluk (txano horidunak) eskola edo sektako monasterio nagusiak ibilbide bakarrean lotzeko aitzakia hartuta, ibilbidea luzatu eta Lasa hiriburutik Yarlung Tsangpo bailara ikusgarriak eta Nyingtri eta Draksum lakuko bon animisten lur sakratuak bisitatzeko ibilbidea proposatu nahi dizugu. #Labrang, Kumbum, Ganden, Drepung Sera, Tashi Lumpo... hiru astez bisitatu nahi ditugun tokiak, Tibeteko lautadako paisaiak. Bestetik, Lasa, Samye eta tibetarren budismoaren beste toki nagusi batzuk ere bisitatuko ditugu, Kham eta Everesteko beheko kanpamenturaino ere eramango gaituen ibilbidean.

Interesguneak

• Xiningetik Lasa hiribururaino, 2006eko uztailan inauguratutako QingzangTibet trenbidean • Draksum Tso lakuaren inguruko paisaia berdea, alpetar itxurakoa • Everesteko beheko kanpamentuko ikuspegi zoragarria (Tibet aldetik), eta Makalu, Lohtse eta ChoOyuko gailurrak • Tashi Lumpuko monasteriomultzoa, Shigatsen, Deolmari mendiaren oinetan • Lasa: DalaiLamaren hiriburua • Gansu probintziako lamen monasterio nagusia: Labrang • Potala, muino gorriko jauregia • Yariung Tsangpo ibaiaren inguruko paisaiak: Samye monasterioa eta Chongye eta Yariung haranak, lehen tibetar dinastien sorleku • Konpo eskualdeko jendea eta erlijioa, bon animismoaren sustraiko santutegia.

Ibilbidea

Chengdurainoko hegaldia –Lanzhou –Xiahe –Xining –Lasa Draksum Tso Milin Tsetang – Giangtse– Xegar– Everesteko B.K.– Xigatse– Nam Tso– Lasa.

Zenbait datu interesgarri

Ibilbide osoan garraio pribatua erabiliko dugu: lur mota guztietarako ibilgailuak Tibeten; autobus txikia Gansu probintzian, Chengdun eta Lasan. XiningLasako tarterako trena (literekin). Hoteletan egingo dugu lo, batzuetan kalitate gutxikoak izan arren ere, beste aukerarik ez dago eta. Ibilbidearen zati handi batean 4.000 mtik gorako altueran ibiliko gara. Komeni da, beraz, aurretik medikuarekin horretaz hitz egitea. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Hegaldi erregularra, haranzkoan Lanzhouraino eta itzulera Chengdutik, Pekinen zehar. Barruko hegaldia: Lasatik Chengdura. Txinan sartzeko bisatua. Aireportu, hotel eta trengeltokien arteko joanetorriak. Autobus pribatuko garraioa Chengdun, Lanzhoy eta Xining arteko tartean eta Lasako bisitaldietan. Ibilbidearen gainerakoan, lur mota guztietarako ibilgailuetako garraioa. Lasa Express tren literaduna, XiningLasa tarterako. Chengdu, Lanzhou, Xining, Lasa, Gyangtse eta Xigatsen, turistamailako hoteletako ostatua, birentzako geletan (bainugelarekin). Tsetang hirian 2 izarretako hotela, birentzako geletan (bainugelarekin). Xiahe, Draksun Tso eta Milinen, hotel xumeak (izar 1ekoak edo) hemen ere birentzako geletan (bainugelarekin). Xegar herrian, Everesteko beheko kanpamentuan eta NamTso lakuan, oinarrizko aterpetxeak, birentzako edo askorentzako geletan (bainugela elkarrekin konpartitzeko). Ibilbide guztiko gosariak. Bing Lingeko bisitaldirako txalupak eta sarrerak. Potala, Darksum Tsoko natur erreserba eta Namtso lakurako sarrerak. TTP bidaiatzeko baimena. Everesteko Qomolangma Erreserba Naturalean sartzeko baimena. Bidaiaasegurua. Erdiko Tibeteko ibilbideetan, bertako gidaria. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik. Prezioaren barruan” zehaztuta ez dauden museo eta monumentuetarako sarrerak. Aireportuko tasak. Airetasak. Eskupekoak, edariak eta bestelako gastu pertsonalak

Taldea: 8 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 3.150 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Tibet
Geluk monasterioetako bidezidorretan barrena
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT