Hau da, zalantzarik gabe, Tibeten egin daitekeen ibilbide ikusgarrienetakoa, anitzenetakoa eta zorrotzenetakoa. Oso ibilbide borobila Tibeteko goi–lautadako eskualde ezberdinetatik barrena. Tibeteko monasterio eta leku ezagunago batzuk bisitatuko ditugu, baina baita zonalde urrun eta ezezagunak ere, hala nola, Kailash mendia, Guge erresuma edota Changtangeko eskualdea.
Gure bidaia Katmandun hasiko da eta hortik Tibeteko goi–lautadara igoko gara lehenengo, Ngariko paisaia zoragarrietarantz, Asiako goi–lautada erraldoiaren mendebaldea. Eta lur lehor eta basatiaren indar handiarekin atzealde gisa Kailash mendira iritsiko gara: mendi sakratua.
Urtero–urtero milaka erromesek inguratzen duten gailur hori Shivaren egoitza eta munduko erdigune espirituala da. “Tibeteko Elurretako Bitxia”, gailurreko lau isurialdeak lau puntu kardinaletara zuzenduta edukita, “munduaren zilbor” bilakatu da. Ondoan Brahmak amestutako Manasarovar, “buruaren lakua”, dago. Laku honetatik iparralderantz joko dugu lur elkorren bidez Guge erresuma ahantzira heldu arte. X. mendean sortu zen erresuma hau eta bertan aztarna arkeologikoren bat ikusi ahal izango dugu oraindik.
Paisaia ireki eta zabaletan jarraituko dugu bidaia, Changpa artzain nomadek etxe duten Changtangeko goi–ordoki tibetar erraldoiko zelai alpetarretan barrena.
Lhasatik Katmandura itzuliko gara, bi hiri hauek lotzen dituen errepidetik eta Everesteko iparraldeko isurialdearen ikuspegiak izango ditugu bidaiaren amaieran.
Katmandu eta bere bailara: Bhakhtapur, Swayambunath, Buddanilkanta • Kailash mendia, Tibeten bihotzean: hindu, budista, jain eta bon fededunen sakratua • Thöling eta Tsaparang: Guge izeneko erresuma zaharreko arkeologia-guneak • Ngariko artzain nomaden herrialdea: tontor eta harkaitzetako idortasuna haranetako berdearekin kontrastatuz, betiereko elurren isla lakuetan... • Lhasa: Dalai-Lamaren hiriburua eta Potala, jauregia muino gorrian • Tashi Lumpuko monasterio konplexua, Shigatsen, Deolmari mendiaren azpian • Everesteko ikuspegi ikusgarria beheko kanpamendutik, baita Makalu, Lhotse eta Cho-Oyuko tontorrak ere • Monasterioak, estupak eta mani hormak Manasarovar lakuan • Tsochen eta Mendongeko monasterioa, nomaden elkargunea edertasun hondatuko eskualde batean.
Katmandurainoko hegaldia – Nuwakot – Kyirong – Saga – Manasarovar lakua – Darchen – Kyunglung – Tholing – Tsaparang – Guge erresuma – Gertze – Nima – Damxung – Lhasa – Gyantse– Shigatse – Sakya – Rongbuk – Everest mendia – Kyirong – Katmandu.
Tibetera bidaia zirkularra eta osoa. Zeharkaldi hau gogorra da, bidaiariaren aldeko jarrera eskatzen duena, ezustekoen aurrean eta ostatu batzuen soiltasunen aurrean. Fisikoki ondo egotea ere eskatzen du, zatirik handiena batez beste 4.200 metro inguruko lurretan igarotzen delako. Ngari eta Gangtangeko eskualdeek oso bisitari gutxi jasotzen dute, eta azpiegitura gutxi dituzte. Orokorrean alojamendua turista–mailako hotel arruntetan izango da (17 gau), beste 5 gau hotel apalagoetan lo egingo dugu, baina beste 3 gauetan oso ostatu oinarrizkoetan izango da.
Autobus txiki pribatu bat erabiliko dugu ibilbide osoan. Ibilbiderako bidaia–baimenak lortzeko, hilabeteko tramiteak egin behar dira: garaiz harremanetan jarri gurekin bidaia honetan interesatuak izanez gero. Banoako gidaria.
- Katmandurainoko hegaldia, joan–etorria
- Nepalen sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
- Autobus txikiko ibilgailu pribatuko garraioa ibilbide osoan zehar.
- Autobus elektriko konpartituta Everest eta Kailaseko bisitaldietan.
- Turista–motako ostatua Katmandu, Nuwakot, Darchen, Tholing, Ali, Gertse, Nyima, Darnxung, Lhasa, Gyantse eta Shigatse hirietan, birentzako geletan (bainugelarekin), gosaria barne (16 gau). *Ikusi alojamenduko atala.
- Hotel xumeetako ostatua Kyiron, Saga eta Sakya hirietan, birentzako geletan (bainugelarekin) eta gosaririk gabe (5 gau).
- Manasarovar, Moincer eta Rongbuck–en (Everest), oso oinarrizko ostatua, logela amankomunetan eta logelatik at dagoen bainugela amankomunarekin, gosaririk gabe (3 gau).
- Tibeten barruan bidaiatzeko baimenak: TTP, militarren baimena, mendebaldeko eskualdeko baimena eta segurtasuneko baimena.
- Sarrerak: Manasarovar aintzira, Darchen eta Kaillash (begiratokira sartzeko eko–busa barne), Gugeko Erresuma, Potala jauregia, Yamdrok aintzira eta Karo La glaziarra eta Qomolangma/Everest Erreserba Naturala (Rongbuk haranera sartzeko eko–busa barne).
- Bertako CPI bidaia–asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza–orrian).
- Tibeteko gidaria.
- Bidaiako asistentzia–asegurua.
- Banoako gidaria.
- Otorduak, "Prezioaren barne" atalean zehaztutakoak izan ezik.
- Museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire–tasak.
- Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- "Prezioaren barne" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 26 egun
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria
Egunak: abuz 31.
Irteerak: MAD eta BCNtik.
Prezioa : 4.840 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.