Asia (e)rako bidaiak / Tibet (e)rako bidaiak Denboralditik kanpo 2025
Foto Tibet, zeharkaldi handia Kailash mendia, Guge erresuma, Changtang eta munduko sabaia

Tibet, zeharkaldi handia
Kailash mendia, Guge erresuma, Changtang eta munduko sabaia

Tibet, zeharkaldi handia
Kailash mendia, Guge erresuma, Changtang eta munduko sabaia

Hau da, zalantzarik gabe, Tibeten egin daitekeen ibilbide ikusgarrienetakoa, anitzenetakoa eta zorrotzenetakoa. Oso ibilbide borobila Tibeteko goi-lautadako eskualde ezberdinetatik barrena. Tibeteko monasterio eta leku ezagunago batzuk bisitatuko ditugu, baina baita zonalde urrun eta ezezagunak ere, hala nola, Kailash mendia, Guge erresuma edota Changtangeko eskualdea.

Gure bidaia Katmandun hasiko da eta hortik Tibeteko goi-lautadara igoko gara lehenengo, Ngariko paisaia zoragarrietarantz, Asiako goi-lautada erraldoiaren mendebaldea. Eta lur lehor eta basatiaren indar handiarekin atzealde gisa Kailash mendira iritsiko gara: mendi sakratua.

Urtero-urtero milaka erromesek inguratzen duten gailur hori Shivaren egoitza eta munduko erdigune espirituala da. “Tibeteko Elurretako Bitxia”, gailurreko lau isurialdeak lau puntu kardinaletara zuzenduta edukita, “munduaren zilbor” bilakatu da. Ondoan Brahmak amestutako Manasarovar, “buruaren lakua”, dago.  Laku honetatik iparralderantz joko dugu lur elkorren bidez Guge erresuma ahantzira heldu arte. X. mendean sortu zen erresuma hau eta bertan aztarna arkeologikoren bat ikusi ahal izango dugu oraindik.

Paisaia ireki eta zabaletan jarraituko dugu bidaia, Changpa artzain nomadek etxe duten Changtangeko goi-ordoki tibetar erraldoiko zelai alpetarretan barrena.

Lhasatik Katmandura itzuliko gara, bi hiri hauek lotzen dituen errepidetik eta Everesteko iparraldeko isurialdearen ikuspegiak izango ditugu bidaiaren amaieran.

Interesguneak

Katmandu eta bere bailara: Bhakhtapur, Swayambunath, Buddanilkanta • Kailash mendia, Tibeten bihotzean: hindu, budista, jain eta bon fededunen sakratua  • Thöling eta Tsaparang: Guge izeneko erresuma zaharreko arkeologia-guneak • Ngariko artzain nomaden herrialdea: tontor eta harkaitzetako idortasuna haranetako berdearekin kontrastatuz, betiereko elurren isla lakuetan... • Lhasa: Dalai-Lamaren hiriburua eta Potala, jauregia muino gorrian • Tashi Lumpuko monasterio konplexua, Shigatsen, Deolmari mendiaren azpian • Everesteko ikuspegi ikusgarria beheko kanpamendutik, baita Makalu, Lhotse eta Cho-Oyuko tontorrak ere • Monasterioak, estupak eta mani hormak Manasarovar lakuan.

Ibilbidea

Katmandurainoko hegaldia –Nuwakot –Kyirong –Saga –Manasarovar lakua –Darchen –Kyunglung –Tholing –Tsaparang –Guge erresuma –Gertze –Nima –Damxung –Lhasa –Gyantse–Shigatse –Sakya –Rongbuk –Everest mendia –Kyirong –Katmandu.

Zenbait datu interesgarri

Tibetera bidaia zirkularra eta osoa. Zeharkaldi hau gogorra da, bidaiariaren aldeko jarrera eskatzen duena, ezustekoen aurrean eta ostatu batzuen soiltasunen aurrean. Fisikoki ondo egotea ere eskatzen du, zatirik handiena batez beste 4.200 metro inguruko lurretan igarotzen delako. Ngari eta Gangtangeko eskualdeek oso bisitari gutxi jasotzen dute, eta azpiegitura gutxi dituzte. Oroorrean alojamendua turista-mailako hotel arruntetan izango da (17 gau), beste 4 gau hotel apalagoetan lo egingo dugu, baina beste 3 gauetan oso ostatu oinarrizkoetan izango da. Autobus txiki pribatu bat erabiliko dugu ibilbide osoan. Ibilbiderako bidaia-baimenak lortzeko, hilabeteko tramiteak egin behar dira: garaiz harremanetan jarri gurekin bidaia honetan interesatuak izanez gero. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Katmandurainoko hegaldia, joan- etorria
    - Nepalen sartzeko bisatua.
    - Txinan sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. 
    - Autobus txikiko ibilgailu pribatuko garraioa ibilbide osoan zehar.
    - Autobus elektriko konpartituta Everst eta Kailaseko bisitaldietan.
    - Turista- motako ostatua Katmandu, Nuwakot, Darchen, Tholing, Ali, Gertse, Nyima, Darnxung, Lhasa, Gyantse eta Shigatse hirietan, birentzako geletan (bainugelarekin), gosaria barne (17 gau). *Ikusi alojamenduko atala.
    - Hotel xumeetako ostatua Kyiron, Saga eta Sakya hirietan, birentzako geletan (bainugelarekin) eta gosaririk gabe (5 gau).
    - Manasarovar eta Moincer- en, oso oinarrizko ostatua, logela amankomunetan eta logelatik at dagoen bainugela amankomunarekin, gosaririk gabe (2 gau).
    - Rongbuken (Everest) logela moduan den denda amankomun bateko ostatua, dendatik kanpo dagoen bainugela amankomunarekin, dutxarik gabe eta gosaria barne (gau 1).
    - Tibeten barruan bidaiatzeko baimenak: TTP, militarren baimena, mendebaldeko eskualdeko baimena eta segurtasuneko baimena.
    - Sarrerak: Manasarovar aintzira, Darchen eta Kaillash (begiratokira sartzeko eko- busa barne), Gugeko Erresuma, Potala jauregia, Yamdrok aintzira eta Karo La glaziarra eta Qomolangma/Everest Erreserba Naturala (Rongbuk haranera sartzeko eko- busa barne).
    - Bertako CPI bidaia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Tibeteko gidaria.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, "Prezioaren barne" atalean zehaztutakoak izan ezik.
    - Museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - "Prezioaren barne" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 27 egun

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria

Egunak: ekainaren 1etik 27ra.

Irteerak: MAD eta BCN.

Prezioa : 4.870 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Tibet, zeharkaldi handia
Kailash mendia, Guge erresuma, Changtang eta munduko sabaia
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT