Foto Tibet Zerutik gertu

Tibet
Zerutik gertu

Tibet
Zerutik gertu

Banoa aitzindaria izan da beti Tibeten bideak irekitzen. Urte asko dira lamen lurraldea zeharkatzen gabiltzala, Asia kontinenteko kultura erakargarrienetako bat ezagutzeko.

Bidaia hori Dalai Lamaren Geluk sektaren (txano horidunak, Dalai Lama ere sekta horretako kidea da) monasterio nagusiak ibilbide bakarrean lotzeko aitzakiarekin sortu zen.Tibeten zehar egin ditugun ibilbideetan lortutako esperientzia hasierako asmoa aldatzen joan da eta gaur proposatzen dizuguna Tibeteko kultura-lurraldetan zehar egindako bidaia aberatsa da, lurralde batzuk ezagunak beste batzuek, ordea, Txinatik datorren erasoari aurre egiten dion ezkutuko mundu bat erakusten digute.

Ibilbidearen lehen zatian Tibeteko bi eskualde historikoetako (Kham, ekialdean, eta Amdo, ipar-ekialdean) paisaiarik ezezagunenak, urrutikoak, ezagutuko ditugu. Landa-giroko herrixkak, nomaden asentamenduak, larreen arteko monasterioak…

Xining-era iritsita, Tibeteko lautadan zeharreko ibilbideari helduko diogu, 2006. urtean inauguratu zen Quingzang Tibet trenbidea erabiliz, Dalai Lamen hiriburua izan zen Lasaraino. Azkenean Everesteko beheko kanpamenduraino joango gara, Adiskidantzaren Autobidea deritzon bidean zehar, eta ondoren nepalera jaitsiko gara Kyirong-eko muga-postuan zehar. 

Munduko sabaian bizi-bizirik dagoen kulturarekiko hurbilpen bat: txinatarren hirurogei urtetik gorako “eragina”k ez du lortu tibetarren milaka urteko ohiturak txikitzea.

Interesguneak

• Danba haraneko Qiang etniaren zelatatzeko dorreak • Xiningetik Lasa hiribururaino, goi-lautadan zehar, Qingzang-Tibet trenbidean • Maerkang-Langmusi goi-ibilbideko Amdoko pasaiak: zelai luze-luzeak, alpetar itxurako basoak, jak-taldeak eta nomaden dendak • Everesteko B.K.ko ikuspegi zoragarria (Tibeteko aldetik), eta Makalu, Lohtse eta Cho-Oyuko gailurrak • Amdoko monasterio nagusiak: Labrang, Kirti, Longwu, Serti • Lasa: Dalai-Lamen hiriburua eta Potala, muino gorriko jauregia • Katmandu hiria eta bailara: Nuwakot, Bhakhtapur, Swayambunath...

Ibilbidea

Chengdurainoko hegaldia –Wolong –Danba –Maerkang –Langmusi –Xiahe –Xining –Lasa –Giangtse –Xigatse –Xegar –Everesteko B.K. –Old Tingri –Kyirong –Nuwakot –Katmandu.

Zenbait datu interesgarri

Ibilbide osoan Toyota Coaster motako autobus pribatu txiki bat erabiliko dugu. Xining-Lasa tarterako trena (literekin). Hainbat maila edo kategoriatako hoteletan egingo dugu lo: oinarrizko ostatuak, establezimendu xumeak, turista-mailakoak… Danba, Langmusi eta Nuwakot aldeetan oinezko ibilbide interesgarriak egiteko aukera izango dugu. Ibilbidearen zati handi batean 4.000 m-tik gorako altueran ibiliko gara. Komeni da, beraz, aurretik medikuarekin horretaz hitz egitea. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Hegaldi erregularra, haranzkoan Chengdu- eraino eta itzulera Katmandutik.
    - Txinan eta Nepalen sartzeko bisatuak.
    - Aireportu, hotel eta tren- geltokien arteko joan- etorriak.
    - Toyota Coaster motako autobus pribatuko garraioa, ibilbide osoan.
    - Lhasa Express trena (literekin), Xining- Lasa tarterako. 
    - Chengdu, Xining, Lasa, Giangtse, Xigatse eta Katmandun, turista- mailako hoteletako ostatua (lo egitea) birentzako geletan (bainugelarekin) (10 gau).
    - Wolong, Maerkang, Langmusí, Labrang, Xegar, Kyriong eta NuwaKot- en, hotel xumeetako ostatua (lo egitea) birentzako edo hirurentzako geletan (bainugelarekin) (11 gau).
    - Rongbuk- en (Everesteko beheko kanpamentua), oinarrizko aterpetxeko ostatua.
    - Chengdu, Lasa, Giangtse, Xigatse, Xegar, Nuwakot eta Katmanduko gosariak.
    - TTP bidaiatzeko baimena.
    - Danba haraneko eremu eszenikora eta Potalako jauregira sartzeko sarrerak.
    - Everesteko Qomolangma Erreserba Naturalean sartzeko baimena.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Lasa- Kyirong ibilbidean zehar, bertako gidaria.
    - BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    -  Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.  

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, abuz. 2an.

Prezioa : 3.550 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Tibet
Zerutik gertu
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT