Tadjikistan
Pamir eskualdeko
ezkutuko aldea
XIX. mendearen amaieran, Thomas E. Gordon-ek “munduaren sabaia” izena jarri zion egun Pamir mendikatea deitzen diogunari, hainbat hamarkadatan britainiar inperioaren eta Errusiako Tsarraren arteko liskar-auzia izan eta Arthur Conolly britainiar ofizialak “Joko Handia" deitu izan ziona.
Antzina glaziarrek sortutako baila zabaletan barrena ibiliko gara. Edertasun handiko mendiak, arroila estuak eta goi-mendateak, naturaren edertasuna turismorako azpiegitura gutxi izanik apenas bisitaririk izan ohi duen Tadjikistan herrialdean. Dushanbe hiriburutik Goi Badjashan eskualdetarainoko ibilbidean agerikoa da azpiegiturarik eza hori, bertan harkaitzetan landutako errepidea erabili behar baita.
Antzina merkataritzako gaien ibilbidea izan zen bidea hau, zailtasunez beterikoa, Sogdiana edo Bactrianako lur lauetara iristeko gainditu beharrekoa. Bidean Wajan bailara ezagutuko dugu, budismoaren aztarnak dituena, ustez Marco Polok Tiranaraino iristeko hautatu zuen bidean: ur mineraleko iturriak, otoitz egiteko santutegiak, gotorlekuak...
Pamir mendikatearen urruntasunak, lur horien egoerak eta azpiegitura ezak benetako abentura kutsa ematen diote bidaia honi. Ezusteko ugari izango ditugu bidean, eta gure pazientziaren mugak neurtzeko aukera emango digute.
Interesguneak
Ibilbide guztian lur mota guztietarako ibilgailuak erabiliko ditugu. Ibilbidean ezusteko ugari izango dira, herrialde osoan turismorako azpiegitura gutxi dagoelako eta egunero erabaki beharko dugu ezustekoei aurre egiteko era. Horregatik ez daude sartuta prezioaren barruan Dushanbetik kanpoko ostatuak. Errepideen egoera ikusita ezusteko ugari izango ditugu eta horrek aldez aurretik ezarritako ibilbidea aldatu behar izatea ekar lezake. Paisaien aldetik edertasun paregabeko ibilbidea. Banoako gidaria.
Ibilbidea
Dushanberainoko hegaldia –Kala-i Khumb –Bartang –Murgab –Yashilkul lakua –Langar –Yamchun –Ishkashim –Khorog –Dushanbe–Hissar– Dushanbe.
Zenbait datu interesgarri
Ibilbide guztian lur mota guztietarako ibilgailuak erabiliko ditugu. Ibilbidean ezusteko ugari izango dira, herrialde osoan turismorako azpiegitura gutxi dagoelako eta egunero erabaki beharko dugu ezustekoei aurre egiteko era. Horregatik ez daude sartuta prezioaren barruan Dushanbetik kanpoko ostatuak. Errepideen egoera ikusita ezusteko ugari izango ditugu eta horrek aldez aurretik ezarritako ibilbidea aldatu behar izatea ekar lezake. Paisaien aldetik edertasun paregabeko ibilbidea. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
-
- - Dushanberainoko joan-etorria, hegaldi erregularrean.
- - Tadjikistanen sartzeko bisatua.
- - Aireportu eta hotelen arteko joan-etorriak.
- - Ibilbide osoko garraio pribatua, lur mota guztietarako ibilgailuetan.
- - Dushanben, turista-motako hotela (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugelarekin).
- - Tasa ekologikoa.
- - GBAO eskualdean sartzeko baimena.
- - Bidaiako asistentzia-asegurua.
- - Bertako gidaria.
- - Banoako gidaria.
Preziotik Kanpo
-
- - Dushanbetik kanpo, ibilbide osoko ostatu-gastuak aterpetxe eta etxe partikularretan.
- - Otorduak eta edariak.
- - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden museo, monumentu eta jardueretarako sarrerak.
- - Aire-tasak.
- - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.