XIX. mendearen amaieran, Thomas E. Gordonek “munduaren sabaia” izena jarri zion egun Pamir mendikatea deitzen diogun horri, hainbat hamarkadatan Britainiako inperioaren eta Errusiako Tsarraren arteko liskarauzia izan eta Arthur Conollyk “Joko Handia" deitu izan ziona. #Antzina glaziarrek sortutako baila zabaletan barrena ibiliko gara. Edertasun handiko mendiak, arroila estuak eta goimendateak, naturaren edertasuna turismorako azpiegitura gutxi izanik apenas bisitaririk izan ohi duen Tadjikistan herrialdean. Dushanbe hiriburutik Goi Badjashan eskualdetarainoko ibilbidean agerikoa da azpiegiturarik eza hori, bertan harkaitzetan landutako errepidea erabili behar baita. #Antzina merkataritzako gaien ibilbidea izan zen bidea hau, zailtasunez beterikoa, Sogdiana edo Bactrianako lur lauetara iristeko gainditu beharrekoa. Bidean Wajan bailara ezagutuko dugu, budismoaren aztarnak dituena, ustez Marco Polok Tiranaraino iristeko hautatu zuen bidean. ur mineraletako iturriak, otoiz egiteko santutegiak, gotorlekuak... #Pamir mendikatearen urruntasunak, lur horien egoerak eta azpiegitura ezak benetako abentura kutsa ematen diote bidaia honi. Ezusteko ugari izango ditugu bidean, gure pazientziaren mugak neurtzeko aukera emango digutena.
• Dushanbe, Tadjikistango hiriburua • Basid, Pamirreko musika tradizioaren lekuko bizia • Karakul, ur gaziko aintzira • Murgab, kirgizen lurraldea • Langar, harkaitzetan egindako irudiak (petroglifoak) • Vrang, budismoaren aztarnak • Yamg, Wajan eskualdeko sufismoa • Yamchungo gotorlekua • Garm Chashmako igerileku naturala • Khorog, Pamirreko administrazio hiriburua.
Dushanberainoko hegaldia –Kalai Khumb –Bartang –Karakul aintzira –Murgab –Bulunkul aintzira –Langar –Yamchun –Ishkashim –Garm Chashma –Khorog –Dushanbe.
Ibilbide guztian lur mota guztietarako ibilgailuak erabiliko ditugu. Ibilbidean ezusteko ugari izango dira, herrialde osoan turismorako azpiegitura gutxi dagoelako eta egunero erabaki beharko dugu ezustekoei aurre egiteko era. Horregatik ez daude sartuta prezioaren barruan Dushanbeko ostatuak. Errepideen egoera ikusita ezusteko ugari izango ditugu eta horrek aldez aurretik ezarritako ibilbidea aldatu behar izatea ekar lezake. Paisaien aldetik edertasun paregabeko ibilbidea. Banoako gidaria.
Dushanberainoko joanetorria, hegaldi erregularrean. Tadjikistanen sartzeko bisatua. Aireportu eta hotelen arteko joanetorriak. Ibilbide osoko garraio pribatua, lur mota guztietarako ibilgailuetan. Dushanben, turistamotako hotela (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin). Tasa ekologikoa. GBAO eskualdean sartzeko baimena. Bidaiako asistentziaasegurua. Bertako gidaria. Banoako gidaria.
Dushanbetik kanpo, ibilbide osoko ostatugastuak aterpetxe eta etxe partikularretan. Otorduak eta edariak. “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden museo, monumentu eta jardueretarako sarrerak. Airetasak. Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 6 eta 14 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 2.370 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.