Foto Tassili n’Ajjerreko trekina Historiaurreari begirada bat Aljeria

Tassili n’Ajjerreko trekina
Historiaurreari begirada bat Aljeria

Tassili n’Ajjerreko trekina
Historiaurreari begirada bat Aljeria

Gehiengoa txundituta utziko duen ibilaldia da hau. 7 egunez, zarata eta jendetzetatik aldenduko gara Tassili n’Ajjerreko Parke Nazionaleko goi–lautadara igoera polit bat egiteko. Tamrit, Sefar eta Jabbarem eremuetan harrizko lautada itzelak zeharkatzen ditugun bitartean, monolito handiz osatutako “baso” txikiak eta higadurak sortutako harrizko formazio bitxiak agertuko zaizkigu, urrunera, antzinako hirien ondareak balira bezala. Hareharrizko pasabide haietatik ibiltzeak gure irudipena piztuko du ezinbestean. 

Tassili n’Ajjerreko goi–lautadako etapetan eremu honen paisaia ezohikoenak zeharkatuko ditugu, eta ingurunearen berezko magia eta topatuko ditugun labar–pintura eta grabatuak zein baino zein ederrago agertuko zaizkigu. Azken hauek bizitzaz beteriko Sahara emankor bat ekarriko digute gogora; neolitiko garaiko artzainen bizimoduaren lekuko zuzen. Hauxe da, izan ere, Tassili n’Ajjer meseta UNESCOren Gizadiaren Ondare izendatu izanaren arrazoietako bat.

Aljeriako hegoaldeko egunak amaitzeko, Tassili n’Ajjerreko goi–lautadatik jaitsiko gara eta azken egunetan bidelagun izan ditugun mandoak agurtuko ditugu erabateko paisaia aldaketa egin eta Erg d’Admerren 250 km–ko luzera duen hareazko itsaso honen dunen gandorretan azken ibilaldiez gozatuko dugu.

 

Interesguneak

• Milaka urteko altzifreen bailara • Tamriteko arroila • Sefargo Jainko Handia • Sefar zuria eta Sefar beltza • Buru borobilak • Jabbaremgo labar-artearen geltokiak • Erg d’Admer • Djaneteko palmondo–saila • Aljer, zuria.

Ibilbidea

Aljer–erainoko hegaldia – Djanet – Tamrit – Sefar – Jabbarem – Erg d’Amer – Aljer.

Zenbait datu interesgarri

Egunero batazbesteko 6 ordu ibiliko gara (3 ordu goizez eta beste 3 arratsaldez, gutxi gorabehera). Eguerdian bazkaltzera eta atseden hartzera geldituko gara. 

7 egunez harri eta hareazko mundu batean zehar ibiliko gara, Djanet, Tamrit eta Jabbarem eremuetan, azken etapak Erg d’Amerreko dunetan amaitzeko. Tassili n’Ajjerreko goi–lautadako etapetan mando talde batek eramango du beharrezko guztia, gu motxila txiki batekin joan ahal izateko. Ondoren, Tassili n’Ajjerreko mesetatik jaitsi eta 4x4 ibilgailuetan Erg d’Amerrera joango gara. Banoako gidari batek lagunduko gaitu ibilaldi osoan zehar.

Prezioaren Barruan

  • - Arjelerainoko joan–etorria, hegaldi erregularrean.
    - Barne hegaldia: Arjel–Djanet–Arjel.
    - Aljerian sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
    - 4x4 moduko ibilgailuetan Tassili n’Ajjer goi–lautadara igoera eta handik Djanetera itzulera.
    - Tassili n’Ajjerreko goi–lautadako etapetan, zamak garraiatzeko mandoak.
    - Aljerren, gau 1 turista–mailako hotel batean (gosaria barne).
    - Basamortuko kanpalekuetako 6 gau, pentsio osoan.
    - Kanpatzeko banakako kanpin–denda.
    - Djaneten ostatu xume batean ostatua (2 gau), gosaria barne.
    - Basamortuko zeharkaldi guztian putzutako ur edangarria* (ikus oharra baldintza–orrian).
    - Trekineko kanpatzeko eta sukaldeko gai guztiak (lozakua izan ezik).
    - Tassili n’Ajjerreko Parke Nazionaleko sarrera.
    - Bidaia–asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza–orrian).
    - Bertako gidaria trekinaren ibilbide osoan zehar.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barne” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Museo, parke nazional, arkeologia–gune eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire–tasak.
    - Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 10 egun

Trekk-egunak: 7

Trekking-maila: 1

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria

Egunak: azaroaren 29tik abenduaren 8ra

Irteerak: Kontsultatu beste irteera puntu batzuk.

Oharra : BIO, MAD eta BCNtik.

Prezioa : 1.640 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Tassili n’Ajjerreko trekina
Historiaurreari begirada bat Aljeria
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT