Foto Hegoafrika,  Lesotho  eta Eswatini Kontinente  beltzaren kontrasteak

Hegoafrika,
Lesotho
eta Eswatini
Kontinente
beltzaren kontrasteak

Hegoafrika,
Lesotho
eta Eswatini
Kontinente
beltzaren kontrasteak

Hegoafrika aipatzean garai bateko arrazakeriaren garai latzak etortzen zaizkigu gogora: apartheida, eta harekin batera eskubide zibilen aldeko borroka eta Nelson Mandelaren irudi karismatikoa. 

Baina Hegoafrika kontrastez beteriko herrialdea dugu gaur egun, ortzadarraren koloreko nazio bat, natura izugarria duena baita bidaia bizi eta atsegin honen helburua ere. Gainera Lesotho eta Eswatini (gaurdaino Swazilandia moduan ezagutzen zen herriaren izen ofizial berria) erresumak ere ezagutuko ditugu bidaia honetan. 

Johannesburg eta Sowetoko iraganeko oroitzapen zaharrak berreskuratu ondoren, gure planetako hirugarren arroilarik luzeenera joango gara, Blyde River Canyon-era, edota Drakensberg mendi ikusgarrietan dagoen munduko bigarren ur-jauzi handienera, Tugela ur-jauzietara. Kruger Parke Nazional ospetsuak munduko "bost handiak" aurkezten dizkigu: lehoia, lehoinabarra, elefantea, bufaloa eta errinozeroa. Parkeko animaliengana hurbilduko gara bidaiaren bi egunetan zehar lur mota guztietarako ibilgailu irekietan. Kostaldean baleak, pinguinoak eta marrazo zuri ikusgarria izango ditugu zain, Esperantza Oneko lurmuturretik gertu. Eta itzuli aurretik, Lurmutur Hiria, “Zazpi Itsasoetako taberna” zaharra, munduko toki ikusgarrienetako batean kokatua eta egun modernitate eta diseinuaren errefentzietako bat.

Interesguneak

• Lurmutur Hiria, kosmopolita eta ederra • Soweto eta Robben Island: apartheida • Blyde River Canyon • Kruger P.N.ko faunaren “altxor nagusiak”, kamioian zein lur mota guztietarako ibilgailu irekietan • Eswatiniko erresuma eta Mlilwaneko fauna • Tugela ur-jauzia eta Drakensberg mendiak • Lesothoko erresuma, Malealeako artzainak eta harkaitzetako pinturak • Karoo erreserba naturala eta Desolazioaren Harana • Tsitsikama, itsasertzeko parke nazionala • Agulhas lurmuturra, Afrikako hegoaldeko muturra • Grande Routeko mahastiak eta paisaiak • Baleak eta marrazo zuria • Esperantza Oneko lurmuturra.

Ibilbidea

Johannesburgerainoko hegaldia –Graskop –Blyde River Canyon –Phalaborwa –Kruger P.N. –Eswatini –Mlilwaneko Santutegi Naturala –Drakensberg mendiak –Lesotho –Malealea –Graaf Reinet –Desolazioaren Harana -Tsitsikama P.N. –Garden Route –Mossel Bay –Agulhas lurmuturra –Hermanus –Stellenbosch –Esperantza Oneko lurmuturra –Lurmutur Hiria.

Zenbait datu interesgarri

Ibilbide bizia eta osoa, alde guztietatik begiratuta ere: paisaia, fauna eta kulturak Afrikako herrialderik garatuenean. Hainbat parke nazional bisitatuko ditugu, erosotasun-maila itxurosokoak, eta parke horietan behin baino gehiagotan oinez ibiliko gara, natura gertutik gozatzeko. Autobus txikia trailerrarekin izango dugu garraiobide eta gehien bat hotel eta lodgeetan egingo dugu lo. Kruger Parke Nazionalean bi egun osoko game drive egingo dugu lur orotako ibilgailu irekian. Banoako gidaria. 

Prezioaren Barruan

  • - Hegaldi erregularra, haranzkoan Johannesburgera, itzulera Lurmutur Hiritik.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Lurgaineko garraioa autobus txikia trailerrarekin ibilbide osoaren zehar.
    - Bi egun osoko game drive, lur orotako ibilgailuan. Kruger Parke Nazionalean. 
    - Ibilbidean zehaztutako parke nazional eta erreserba naturaletarako sarrerak.
    - Turista- mailako hotel eta lodgetako egonaldia, 18 gau (lo egitea eta gosaria).
    - Kruger P.N.ko egonaldia, 2 gau oinarrizko bungalowetan, gosaria barne.
    - 3. egunetik 18.era bitarteko piknikak eta baita 14. eta 16.ko egunetako afariak ere.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, zehaztutakoak izan ezik. 
    - Ibilbidean zehaztuta ez dauden parke nazional eta erreserba naturaletarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 23 egun

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: abu. 2 / ira. 6 / urr. 4.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.

Prezioa : 3.880 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Hegoafrika, Lesotho eta Eswatini
Kontinente beltzaren kontrasteak
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT