Foto [Turkiako  hegoaldea] Liziako kostaldea Ibilaldi bat historian zehar

[Turkiako hegoaldea] Liziako kostaldea
Ibilaldi bat historian zehar

[Turkiako hegoaldea] Liziako kostaldea
Ibilaldi bat historian zehar


Zenbait historialariren ustez, Liziako Liga historiako lehendabiziko erakunde demokratikoa izan zen. Hainbat estatu-hirik politikoki bat egin zuten, eta ondorioz ekonomia oparoa, goi-mailako kultur garapena eta lurraldearen defentsari eustea lortu zuten.

Turkiako Mediterraneoko kostaldean kokatua, eskualdean itsasoa, mendiak eta klima leuna edukitzeak asko lagundu zion Liziari merkataritzaren eta kulturaren arloetan garapen oparoa izaten. Estrategikoki kokatua, hainbat herrik (hititak, grekoak, persiarrak, lizioak, itsasoko tribuak, erromatarrak, piratak…) aztarna utzi zuten eskualdean.

Eta aztarna horien lekuko dira Lizian egun ikus daitezkeen hondakin arkeologiko ugariak, gehienak toki ederretan kokatuak.

Antaliatik abiatuko gara, autobus txiki batean, hegoalderantz, kostalderantz, eta bidean arkeologia gunerik garrantzitsuenak bisitatuko ditugu (Perge, Aspendos, Arikanda edo Xhantos, besteak beste), baita kostaldeko tokirik ederrenak ere. 

Eta bidaiaren kontraste gisa, Greziako Kastelorizo uhartea, Liziako kostaldetik oso gertu dagoena.

Ibilbidea

Antaliarainoko hegaldia –Perge – Aspendos –Side –Faselis –Çirali –Arikanda –Demre –Ucagiz –Simena –Kekova –Kas –Xanthos –Patara–Kastelorizo –Kas –Antalia.

Zenbait datu interesgarri

Ibilbide guztirako autobus pribatu txiki bat erabiliko dugu. Txalupaz bi bidaia egingo ditugu, eta turista-motako hoteletan egingo dugu lo. Oinezko ibilbideren bat egiteko aukera izango dugu. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Antaliarainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Ibilbide guztirako autobus pribatu txiki bat.
    - Ibilbide guztiko ostatu- gastuak (lo egitea eta gosaria), turista- mailako hoteletan.
    - Kastelorizo uhartea bisitatzeko ferrya.
    - Simenako aztarna arkeologikoak bisitatzeko itsasontzia,
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 10 egun

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: martxoaren 23tik apirilaren 1era.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.

Prezioa : 1.640 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

[Turkiako hegoaldea] Liziako kostaldea
Ibilaldi bat historian zehar
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT