Balkanetako hegoaldeko ibilbide honek mendeetan zehar islamaren eta kristautasunaren arteko bidegurutzea -ortodoxiaren eta katolizismoaren artean- izan den penintsula nahasi honetako tokirik interesgarrienetako batzuk erakutsiko dizkigu.
Eskualdeko paraje ikusgarrienetakoak zeharkatuko ditugu, kontraste handiko paisaien artean: mendiak eta ur urdin-urdinak, otomandarren arkitektura eta veneziar, bizantziar eta sobietarren eraginpekoa. Zalantzarik gabe, bidaia honek Balkanetako edukirik onena jasotzen du eta kultura edo natura atsegin duten bidaiarien gustukoa izango da.
• Shköder, Albaniako iparraldeko kultur hiriburua • Budva eta Kotor: antzinako hiri harresituak • Durmitor P.N.ko mendi handiak • Kosovoko antzinako serbiar monasterioak • Prizren, Kosovoko harribitxia • Skopje eta Otomandar ondarea • Ohrid, ortodoxia aintziraren ertzean • Voskopoje, Korca eta Albaniako ikonoak • Gjirokasterreko kale aldapatsuak • Butint-eko aztarnak, Gizateriaren Ondarea • Albaniar Riviera • Berat, mila leihoen hiria • Tirana, iraganarekin ezin adiskidetuz bizi den hiriburua.
Tiranarainoko hegaldia –Komani lakua –Shköder –Budva –Lovcen P.N. –Kotor –Durmitor P.N. –Pec –Gyakova –Prizren –Mitrovica –Pristina –Skopje –Mavrovo P.N. –Ohrid –Voskopje –Korca –Gjirokaster –Butrint –Llogara P.N. –Berat –Tirana.
Ibilbide osoa eta askotarikoa, Balkanetako hegoaldean, Albania, Montenegro, Kosovo eta Ipar Mazedonia zeharkatuz, aurkikuntza eder ugari eskainiko dizkiguna. Bidaiaren barruan, txandaka, kultur hirietara eta antzinako hondakin eta monasterioetara bisita kulturalak egiteko egunak eta eskualdeko parke nazional nagusietan ibilaldiak tartekatuko ditugu. Errepide batzuk egoera txarrean daude. Ibilbide osoan, autobus txiki bat izango dugu garraiobide. Turista-motako hoteletan hartuko dugu ostatua. Banoako gidaria.
- Tiranarainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Autobus pribatu txikiko garraioa, ibilbide osoan.
- Turista- mailako hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugelarekin).
- Parke nazionaletarako sarrerak.
- Txangoa txalupa motordunean Komani lakuan.
- Ferry txangoa Komani lakuan.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikus baldintza- orriko oharra).
- Bertako gidaria.
- Banoako gidaria.
- Zehaztuta ez dauden otorduak.
- Museoetarako sarrerak.
- Aire- tasak (kontsultatu gure bulegoetan).
- Baldintza- orrian zehaztu ez diren eskupekoak.
- “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Iraupena : 18 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: uzt. 2 / ira. 2
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Prezioa : 2.490 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.