Foto Balkanetako hegoaldean: Albania, Montenegro,  Kosovo eta Ipar Mazedonia. Balkanetako puzzlea

Balkanetako hegoaldean: Albania, Montenegro, Kosovo eta Ipar Mazedonia.
Balkanetako puzzlea

Balkanetako hegoaldean: Albania, Montenegro, Kosovo eta Ipar Mazedonia.
Balkanetako puzzlea

Balkanetako hegoaldeko ibilbide honek mendeetan zehar islamaren eta kristautasunaren arteko bidegurutzea -ortodoxiaren eta katolizismoaren artean- izan den penintsula nahasi honetako tokirik interesgarrienetako batzuk erakutsiko dizkigu.
Eskualdeko paraje ikusgarrienetakoak zeharkatuko ditugu, kontraste handiko paisaien artean: mendiak eta ur urdin-urdinak, otomandarren arkitektura eta veneziar, bizantziar eta sobietarren eraginpekoa. Zalantzarik gabe, bidaia honek Balkanetako edukirik onena jasotzen du eta kultura edo natura atsegin duten bidaiarien gustukoa izango da.

Interesguneak

• Shköder, Albaniako iparraldeko kultur hiriburua • Budva eta Kotor: antzinako hiri harresituak • Durmitor P.N.ko mendi handiak • Kosovoko antzinako serbiar monasterioak • Prizren, Kosovoko harribitxia • Skopje eta Otomandar ondarea • Ohrid, ortodoxia aintziraren ertzean • Voskopoje, Korca eta Albaniako ikonoak • Gjirokasterreko kale aldapatsuak • Butint-eko aztarnak, Gizateriaren Ondarea • Albaniar Riviera • Berat, mila leihoen hiria • Tirana, iraganarekin ezin adiskidetuz bizi den hiriburua.

Ibilbidea

Tiranarainoko hegaldia –Komani lakua –Shköder –Budva –Lovcen P.N. –Kotor –Durmitor P.N. –Pec –Gyakova –Prizren –Mitrovica –Pristina –Skopje –Mavrovo P.N. –Ohrid –Voskopje –Korca –Gjirokaster –Butrint –Llogara P.N. –Berat –Tirana.

Zenbait datu interesgarri

Ibilbide osoa eta askotarikoa, Balkanetako hegoaldean, Albania, Montenegro, Kosovo eta Ipar Mazedonia zeharkatuz, aurkikuntza eder ugari eskainiko dizkiguna. Bidaiaren barruan, txandaka, kultur hirietara eta antzinako hondakin eta monasterioetara bisita kulturalak egiteko egunak eta eskualdeko parke nazional nagusietan ibilaldiak tartekatuko ditugu. Errepide batzuk egoera txarrean daude. Ibilbide osoan, autobus txiki bat izango dugu garraiobide. Bisitatuko ditugun parke nazionaletan oinezko ibilaldiak egingo ditugu. Turista-motako hoteletan hartuko dugu ostatua. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Tiranarainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Autobus pribatu txikiko garraioa, ibilbide osoan.
    - Turista- mailako hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugelarekin).
    - Parke nazionaletarako sarrerak.
    - Txangoa txalupa motordunean Komani lakuan.
    - Ferry txangoa Komani lakuan.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus baldintza- orriko oharra).
    - Bertako gidaria.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Museoetarako sarrerak.
    - Aire- tasak (kontsultatu gure bulegoetan).
    - Baldintza- orrian zehaztu ez diren eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Iraupena : 18 egun

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: maiatzaren 13tik 30era./ Ekainaren 1etik 18ra.

Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 2.420 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Balkanetako hegoaldean: Albania, Montenegro, Kosovo eta Ipar Mazedonia.
Balkanetako puzzlea
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT