Siwako oasia Egiptoko monumentu handietatik aparte eta Libiako mugatik gertu dago. Gutxi izango dira Saharako basamortuan Siwakoarekin aldera daitezkeenak. Palmondo ederrak, harea zuriko dunak, harkaitz ikusgarriak... eta batez ere ura, ur ugari, basamortuko bizimodu gogorraren erdian bizia sortuz.
#Siwako biztanleak jatorriz berbereak dira eta urte askoan Egiptoko gainerako kulturetatik at mantendu izan dira, beren ohitura eta tradizioei gaur arte eutsi dietelarik.
#Toki horren naturaren edertasunari arkeologiaren aldetiko interesa gehitu behar zaio, Alexandro Handiaren garaian Siwa Amongo Orakulua izan baitzen, garai hartan guztiz ezaguna eta ospe handikoa.
#Siwarako bidean, Alexandria ezagutuko dugu, eraiki berri duen liburutegiaren bidez garai bateko liburutegiaren ospea berreskuratu nahirik.
Bidaia bukatu aurretik basamortu Zuria ere ezagutuko dugu.
Interesguneak
• Alexandria eta bertako liburutegi berria • Siwa, ahaztutako oasia • Aghurmi eta Amongo Orakulua • Salhi, antzinako Iwa hiri zaharraren hondakinak • Hildakoen mendixka • Shyatako oasia · Bahariyako oasia • Basamortu Zuria.
Kairorainoko nazioarteko hegaldia, joan-etorria.
Egipton sartzeko bisatua.
Aireportu eta hotelen arteko joan-etorriak.
Kairotik Siwaraino eta itzuleran Bahariyatik Kairorainoko garraioa, autobus txiki pribatuan.
Siwatik Bahariyarako garraioa, lur-mota guztietarako ibilgailuetan.
Egun 1eko irteera, lur-mota guztietarako ibilgailuetan, Siwa inguruak bisitatzeko.
Kairo, Alexandria, Siwa eta Bahariya hirietan: ostatua turista-mailako hoteletan, gosaria barne.
Siwa-Bahariya ibilbiderako baimenak.
Bidaia-asegurua.
BANOAko gidaria.
Prezioaren Barruan
“Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
Zehaztuta ez dauden museo eta monumentuetarako sarrerak.
Aire- tasak (galdetu gure bulegoetan).
Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik
Prezioa : 1.390 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?