Tadrart eta Tassili-n-Aijjer-en inguruak gizateriaren ondare izendatu zituen UNESCO erakundeak. Inguru horietako haitz eta kobazuloetan dauden pinturak kontuan hartuta, museo ireki zabal baten itxura du eskualde horrek. Baina kultur ondareaz gain, paisaien edertasuna gehitu behar zaio inguruari, eta oso bisitari gutxi dituen eskualdea izanik, Tadrart Saharako altxorrik ezkutuenetarikoa dela esan dezakegu. Bailari ugari elkarlotzen dituen ibilbide zirkularra egingo dugu, Djanet herrian hasi eta amaituko dena. Goizean goiz edo arratsaldean, kanpamendua jartzeko tokira iritsitakoan, oinez egiteko aukera ederrak izango ditugu. Frantziako Historie & Patrimoine aldizkariaren ustez munduko parajerik ederrena da basamortuaren zati hau. Amaitzeko, Tassili-n-Ajjer izeneko eskualdera joango gara, aire zabaleko museo eder horretako pinturak ikusteko.
Interesguneak
• El Berij izeneko arroila handia • Moulunagako duna • Tamezguidako grabatuak • Intehak-eko arku handia • Tin Merzougko duna handia • In Ahar-eko jirafa handia • Erg d’Admer • Babarem herriko irudiak, Tassili-a-Ajjer eskualdean.
Ibilbidea
Djaneterainoko hegaldia –Oued El Berig –Monlunaga – Tamezguida – Ouanzauatin –In Tehak – Guelta Bouadienne –Tin Merzouga – Oued In Jeram – Tissi Tika –Erg d’Admer –Jabbarem –Djanet.
Zenbait datu interesgarri
Djaneterainoko hegaldia. Lur mota guztietarako ibilgailuak erabiliko ditugu ibilbide osoan. Djaneten aterpetxean egingo dugu lo, basamortuko ibilbidean, berriz, kanpalekuetan, pentsio osoan. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Djaneterainoko hegaldia, joan- etorria.
Aljerian sartzeko bisatua.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Ibilbide osoko garraioa, lur mota guztietarako ibilgailuetan (gidariekin). Ibilgailu bakoitzean 4 pertsona, gehienez.
Djaneteko aterpetxeko ostatua: lo egitea eta gosaria
- Basamortuko kanpalekuetako 7 gau: pentsio osoa.
Ur minerala basamortuko zeharkaldian.
Tassili-n-Ajjer-eko P.N.ko sarrera.
Kanpatzeko gai guztiak: dendak, sukaldea, koltxonetak... (lozakua izan ezik).
Basamortuko zeharkaldirako sukaldea eta sukaldaria.
Bidaia-asegurua.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
Zehaztuta ez dauden otorduak.
Aireportuko tasak.
Aire- tasak (galdetu gure bulegoetan).
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Bartzelonatik.
Prezioa : 1.390 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?