Sumendi arteko mendiak, granitozko goilautadak, haitzarte sakonak, harea horiko dunak, pinturak, grabatuak... eta tuaregen herria. Aljeriako hegoaldean gaude, basamortuzaleen paradisuan. Eskualdeko tokirik enblematikoenak eta ikusgarrienak bisitatuko ditugu, besteak beste: Tadrart eta TassiliNAjjer. Sahara mitikoan murgilduko gaituzten paisaia eder eta paregabeetan barrena egiteko ibilbidea proposatzen dizugu. #Tadrart eskualdea eta TassiliNAjjer lautada UNESCOren gizateriaren ondarearen katalogoaren barruan daude sartuta. Aire zabaleko museo honetan asko dira ikus daitezkeen labarpinturak, gehienak kanpoko harrietan egindakoak. Kultur interes handiko eta pasaia ederretako tokiak, zalantza izpirik gabe. Ibilbide zirkular bat egingo dugu, Djaneten hasi eta Djaneten bukatuta, wadi edo ubide zaharretan barrena. Frantziako Historie & Patrimoine aldizkariak munduko tokirik ederrena izendatu zuen basamortuko eskualde hau. #Eta bidea amaitu aurretik ibilgailuak alde batera utzi eta oinezko ibilbidea egin dugu TassiliNAjjereko Parke Nazionaleko paisaia ederretan barrena. Urak eta haizeak higatutako bide eta kale artean, goilautada honetako tokirik ikusgarrienak zeharkatuko ditugu, paisaia liluragarrien eta antzinako bizimoduaren lekuko diren pinturen magikotasunaz gozatuz.
• Berijeko arroila handia • Moulunagako duna • Tamezguida eskualdeko grabatu bitxiak • Intehakeko arkua • Tin Merzougako dina handia • Ouanagango Zirkuko harea gorrizko haitzulo ikusgarriak • Tin Taborak eskualde ezkutua • Erg d’Admer handia • Djaneteko oasia, karabenen ibilbideko hiria izandakoa • TassiliNAjjer: labirintoz beteriko goilautadako pinturen ondarea.
Djaneterainoko hegaldia–Oued El Berij–Moulunaga–Tamezguida–Tajant–Ouanzauatin–In Tehak–Tin Merzouga–Tin Taborak–TassetOued In Jeram–Tissi Tika–Erg d’Admer–Djanet–TassiliNAjjer–Tamrit–Sefar–Djanet.
Djaneterainoko hegaldia. Lur mota guztietarako ibilgailu pribatua, Tadrarteko ibilbide guztian. TassiliNAjjereko 4 eguneko oinezko ibilbidea, ekipajea asto gainean garraiatuta. Djaneteko egonaldiko aterpetxea (lo egitea eta gosaria). Basamortuko zeharkaldiko eta Tassiliko oinezko ibilbideko 10 eguneko kanpalekua (pentsio osoa). Banoako gidaria.
Djaneteirainoko joan- etorria, hegazkinez. Aljerian sartzeko bisatua. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Lur mota guztietarako ibilgailu pribatua (gidariekin), Tadrarteko ibilbide guztian. Ibilgailu bakoitzean 4 pertsona, gehienez. Tassili- N- Ajjer- eko bisitaldirako norberaren ekipajea eta beharrezko guztia garraiatzeko astoak. Djaneteko egonaldiko aterpetxea (lo egitea eta gosaria). Basamortuko kanpalekuetako 10 gauak (pentsio osoa). Basamortuko zeharkaldirako eta Tassili- N- Ajjerreko irteerarako ur minerala Kanpatzeko gai guztiak: dendak, koltxonetak... (lozakua izan ezik). Tassili- N- Ajjerreko Parke Nazionaleko sarrera. Bidaiako asistentzia- asegurua. Banoako gidaria.
Zehaztuta ez dauden otorduak. Museo eta monumentuetarako sarrerak. Aire- tasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Iraupena : 0 egun.
Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, urr. 2an./aza. 1ean.
Prezioa : 1.780 € + aire tasak*.
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.