Tadrart aldea gizateriaren ondare izendatu zuen UNESCO erakundeak. Inguru horietako haitz eta kobazuloetan dauden pinturak kontuan hartuta, museo ireki zabal baten itxura du eskualde horrek. Baina kultur ondareaz gain, paisaien edertasuna gehitu behar zaio inguruari, eta oso bisitari gutxi dituen eskualdea izanik, Tadrart eskualdea Saharako altxorrik ezkutuenetarikoa dela esan dezakegu. Bailara ugari elkarlotzen dituen ibilbide zirkularra egingo dugu, Djanet herrian hasi eta amaituko dena. Egun batzuetan tartekatu egingo ditugu ibilgailuak erabiliz egindako ibilbide laburrak eta oinezko ibilbide atseginak, Saharako eskualde zoragarri honetako zokorik ikusgarrienak bisitatu eta gertutik ezagutzeko. Frantziako Historie & Patrimoine aldizkariaren ustez munduko parajerik ederrena da basamortuaren zati hau.
Amaitzeko, Tassili-n-Ajjer izeneko eskualdera joango gara, aire zabaleko museo eder horretako pinturak ikusteko.
• El Berij izeneko arroila handia • Moulunagako duna • Tamezguida eskualdeko grabatu bitxiak • Intehak-eko arku handia • Tin Merzougako duna handia • Ouanagan-go Zirkuko harea gorriko haitzuloak • Tin Taborak eskualde ezkutua • Erg d’Admer handia • Jabarem herriko irudiak, Tassili-a-Ajjer eskualdean • Aljerreko kasbaha.
Djaneterainoko hegaldia –Oued El Berij –Moulunaga –Tamezguida –Tajant –Ouanzauatin –In Tehak –Tin Merzouga –Tin Taborak –Tasset –Oued In Jeram –Tissi Tika –Erg d’Admer –Jabarem –Djanet –Arjel.
Djaneterainoko hegaldia. Lur mota guztietarako ibilgailuak erabiliko ditugu ibilbide osoan. Basamortuko zeharkaldian zehar, kanpalekuetako pentsio osoa. Banoako gidaria.
- Djaneterainoko hegaldia, joan- etorria
- Aljerian sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Ibilbide osoko garraioa, 4x4 motako ibilgailuetan (gidariekin). Ibilgailu bakoitzean 4 pertsona, gehienez.
- Basamortuko kanpalekuetako 7 gau: pentsio osoa.
- Kanpatzeko banakako kanpin- denda.
- Djaneten oinarrizko aterpetxean lo egingo dugu, bainugela amankomunarekin eta gosaria barne.
- Argel hirian, turista- mailako hotela (lo egitea eta gosaria)
- Potzuko edateko ura, basamortuko zeharkaldian. (begiratu baldintza orriko oharra).
- Tassili- N- Ajjer- eko P.N.ko sarrera.
- Kanpatzeko gai guztiak: dendak, sukaldea, koltxonetak... (lozakua izan ezik).
- Aljerreko kasbahko bisita.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Eskupekoak (ikus baldintza- orriko oharra).
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- Herrixka, azoka- areto, museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 11 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: abenduaren 26tik urtarrilaren 5era.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Oharra : Kontsultatu beste irteera-puntu batzuk.
Prezioa : 1.840 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.