Tassili Najjer aldea gizateriaren ondare izendatu zuen UNESCO erakundeak. Inguru horietako haitz eta kobazuloetan dauden pinturak kontuan hartuta, museo ireki zabal baten itxura du eskualde horrek. Baina kultur ondareaz gain, paisaien edertasuna gehitu behar zaio inguruari, eta oso bisitari gutxi dituen eskualdea izanik, Tadrart eskualdea Saharako altxorrik ezkutuenetarikoa dela esan dezakegu. Tassili Najjer-eko iparraldeko sarreran dagoen eta bertako ur-putzuak direla-eta oso ezaguna den Iherir-eko oasi lasaia izango da gure bidaiaren abiapuntua. Ondoren, Djanet-en hasi eta bukatzen den wadi edo ibaien ibilgu lehorren bilgunera joango gara. Egun batzuetan tartekatu egingo ditugu ibilgailuak erabiliz egindako ibilbide laburrak eta oinezko ibilbide atseginak, Saharako eskualde zoragarri honetako zokorik ikusgarrienak bisitatu eta gertutik ezagutzeko. Frantziako Historie & Patrimoine aldizkariaren ustez munduko parajerik ederrena da basamortuaren zati hau.
Aljeriako kostaldean amaituko dugu bidaia hau, paisaien eta kulturen arteko kontraste eder batean. Aljer, “hiri zuria”, bisitatuko dugu, bizargorri anaiek gotorleku garaiezin bihurtu nahi zuen gotorlekua gertutik ezagutzeko: Kasbaha, Unescok gizateriaren ondare izendatua.
Antzinako Tipasa hiri zaharra ere bisitatuko dugu. Kartagotarren, erromatarren, kristauen eta afrikarren babesleku zaharra, itsasoari begira dagoen hiri eder honek gordetzen duen aberastasun historiko aparta ikusteko.
• Iherir-eko oasi lasaia • Berij izeneko arroila handia • Moulunagako duna • Tamezguida eskualdeko grabatu bitxiak • Intehak-eko arku handia • Tin Merzougako duna handia • Ouanagan-go Zirkuko harea gorriko haitzuloak • Tin Taborak eskualde ezkutua • Erg d’Admer handia • Aljerreko kasbaha • Tipasako aintzako erromatarren kolonia.
Djaneterainoko hegaldia –Iherir –Tasset –Dider -Oued El Berij –Moulunaga –Tamezguida –Tajant –Ouanzauatin –In Tehak –Tin Merzouga –Tin Taborak –Oued In Jeram –Erg d’Admer –Djanet – Aljer –Tipasa –Aljer.
Djaneterainoko hegaldia. Lur mota guztietarako ibilgailuak erabiliko ditugu ibilbide osoan. Basamortuko zeharkaldian zehar, kanpalekuetako pentsio osoa. Banoako gidaria.
- Djaneterainoko hegaldia, joan- etorria.
- Aljerian sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Basamortuko ibilbide osoko garraioa, 4x4 motako ibilgailuetan. Ibilgailu bakoitzean 4 pertsona, gehienez.
- Aljerren eta Tipasan, autobus pribatu txiki bateko garraioa.
- Basamortuko kanpalekuetako 11 gau: pentsio osoa.
- Aljerren, gau 1 turista- mailako hotel batean (gosaria barne).
- Ur minerala basamortuko zeharkaldian.
- Tassili- Najjer- eko P.N.ko sarrera.
- Kanpatzeko gai guztiak: dendak, sukaldea, koltxonetak... (lozakua izan ezik).
- Basamortuko zeharkaldirako sukaldea eta sukaldaria.
- Aljerreko kasbahko bisita.
- Tipasako hondakin arkeologikoetarako bisita eta sarrerak.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Eskupekoak (ikus baldintza- orriko oharra).
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- Zehaztu ez diren museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu ez diren eskupekoak.
- Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 2.190 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.