Omango Sultanerria
Mendiak, harea eta itsasoa
Arabiako penintsularen hego-ekialdean, modernitatearen eta tradizioaren arteko eztabaidan bizi den herrialdea da Oman, Pertsiako Golkoko auzokideen gehiegikeria edo nabarmenkerietan erori gabe, aurrerabideari eta modernizazioari uko egin nahi ez diena. Omango bizilagunek harrotasunez eusten diete euren iragan ohoretsuari, Omango Sultanerriak Indiako Ozeanoko itsas merkataritzaren zati handi bat kontrolatzen zuen garaiari, eta, bestetik, azken 30 urteotako aurrerapenei.
Gaur egun Omanek ia ukitu gabeko naturaren edertasuna eskaintzen digu: kostaldeko hondartza paregabeak, Musandango penintsulako fiordoak, hareazko basamortu handia eta Hajjar mendikatea ikusgarria, besteak beste.
Gure ibilbidean Omango geografian nagusi diren hiru osagai ezagutzeko asmoa daukagu: Hajjar mendiak bisitatuko ditugu, bertako arroilak, haran sakonak eta 3.000 mtik gorako mendi ikusgarriak; bestetik Wahibako basamortua; eta, kontraste gisa, hain zabala eta oso biztanle gutxi dituen herrialde zoragarri honen paradisu itxurako kostaldea. Ibilbidean Omanen han-hemenka sakabanatuta dauden gotorleku ugarietako batzuk ikusteko aukera izango dugu.
Maskaterainoko hegaldia. Ibilbide osoan lur mota guztietarako ibilgailu pribatuak erabiliko dugu. Hotel eta kanpamentuetan hartuko dugu ostatu. Hajjar mendietan erraz egiteko oinezko ibilbideren bati ere heldu nahi diogu. Banoako gidaria.