Arabiako penintsularen hegoekialdean kokatua, modernitatearen eta tradizioaren arteko eztabaidan dabilen herrialdea da Oman, Pertsiako Golkoko auzokideen gehiegikeria edo nabarmenkerietan erori gabe, aurrerabideari eta modernizazioari uko egin nahi ez diena. Omango bizilagunek harrotasunez eusten diote euren iragan ohoretsuari, Omango Sultanerriak Indiako Ozeanoko itsas merkataritzaren zati handi bat kontrolatu eta sultanerriaren txalupak Zanzibarreraino iristen ziren garaikoari.
#Gaur egun Omanenek ia ukitu gabeko naturaren edertasuna eskaintzen digu: kostaldeko hondartza paregabeak, Musandango penintsulako fiordoak, hareazko basamortu handia eta Hajjar mendikatea ikusgarria, besteak beste.
#Gure ibilbidean Omango geografian nagusi diren hiru osagai ezagutzeko asmoa daukagu: Batetik, Hajjar mendiak bisitatuko ditugu, bertako arroilak, haran sakonak eta 3.000 metrotik gorako mendi ikusgarriak; bestetik Wahibako basamortua; eta, kontraste gisa, hain zabala eta oso biztanle gutxi dituen herrialde zoragarri honen paradisu itxurako kostaldea. Ibilbidean Omanen hanhemenka sakabanatuta dauden gotorleku ugarietako batzuk ikusteko aukera izango dugu.
Maskaterainoko hegaldia. Ibilbide osoan lur mota guztietarako ibilgailu pribatuak erabiliko dugu. Hotel eta kanpamentuetan hartuko dugu ostatu. Hajjar mendietan erraz egiteko oinezko ibilbideren bati ere heldu nahi diogu. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Maskaterainoko joanetorria, hegazkinez.
Omenen sartzeko bisatua.
Aireportu eta hotelen arteko joanetorriak.
Maskat hiriburuan, turista motako hoteletako ostatua (gosaria barne), bainugela pribatuarekin.
Wahibako basamortuan, kanpàmentu finkoetan lo egitea.
Ibilbidearen gainerakoan ostatugastuak (lo egitea eta gosaria) hotel txikietan.
Rass al Jinz Erreserba Naturaleko bisita gidatua.
Ibilbide osoko lur mota guztietarako ibilgailu pribatuetako garraioa.
Bidaiaasegurua.
Banoako gidaria.
Preziotik Kanpo
Zehaztuta ez dauden otorduak.
Airetasak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 1.820 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?