Arabiar penintsulako hego-ekialdean dagoen Oman Sultanerria modernitate eta tradizioaren arteko eztabaidan bizi den herria da. Persiako golkoko alboko bizilagunen gehiegikeria eta nabarmenkerietan erori gabe, ez die uko egin modernizazioari edo aurrerapenari. Iragan ohoretsua du, garai batean Sultanerriak Indiako Ozeanoko itsas merkataritzaren zati handi bat kontrolatzen baitzuen. Azken 40 urtean aurrerapen handiak egin ditu.
Gure ibilbidean herrialde honetako geografian nagusi diren hiru osagai ezagutu nahi ditugu. Batetik, Hajjar mendiak (arroilak, haran sakonak eta 3.000 metrotik gorako mendiak); bestetik, Wahiba basamortua; eta azkenik, biztanle gutxi izan arren ere, edertasun handia duen herrialde honetako kostalde aberatsa eta paradisuzkoa. Bidean, han-hemenka, Sultanerriaren urrezko aroa gogorarazten diguten gotorleku ederrak.
Maskaterainoko hegaldia –Rustaq –Wadi Bani –Bald Sayt –Jebel Shams –Misfat –Nizwa –Wahiba basamortua –Ras al Hadd –Sur –Maskat.
Maskat hiribururainoko hegaldia. Ibilbide guztiko garraioa, lur mota guztietarako ibilgailuetan. Ibilbide guztian hoteletan egingo dugu lo, behin izan ezik, gau bat kanpaleku finko batean egingo dugu lo basamortuan. Hajjar mendietan, oinezko ibilbide erraz bat egiteko aukera. Banoako gidaria.
- Maskateraino hegaldia, joan- etorria.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Turista motako hoteletan lo egitea (gosaria barne), bainugela pribatuarekin: Maskat, Bald Sayt, Jebel Shams, Nizwa, Rass al Hadd eta Sur hirietan.
- Wahiba basamortuan, kanpaleku egonkorretan lo egitea.
- Pentsio erdia (gosaria eta afaria), Bald Sayt, Jebel Shams, Wahiba eta Rass al Hadd- en.
- Rass al Jinzeko Erreserba Naturaleko bisita gidatua.
- Ibilbide guztiko garraioa, 4X4 ibilgailuan. (4 pertsona ibilgailu bakoitzeko).
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Banoako gidaria.
- Zehaztuta ez dauden otorduak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 10 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: apirilaren 12tik 21era.
Irteerak: MAD eta BCNtik.
Prezioa : 2.390 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.