Lehen gizakomunitateen bizimoduak nomadismoa zuen oinarri, hau da, jatekoaren bila toki batetik bestera ibiltzea. Historikoki oso berandura arte gizakumeak ez ziren toki batean finkatu. Eta toki batetik bestera ibiltze horretan ezinbesteko garrantzia izan dute komunitateen arteko ibilbideek, merkataritzagaien, kulturen, ezagupenen eta sinesmenen elkartrukatzea ahalbidetu izan duten bideek.
Zetaren Bidea bi mila urtetik gorako epean Europa eta Asiaren arteko harremanetarako bide bakarra izan zen, toki batetik bestera joatea benetako abentura eta ausardia zen garaietan hain zuzen ere. Bide hori urrutitik etorritako merkataritzako gaien garraiobide nagusi bilakatu zen, eta hamaika istorioren sorleku.
#Guk proposatutako ibilbideak karabanen bideari jarraitzen dio, lautada, basamortu eta mendipasabideetan zehar. Txina osatzen duten kultur ezberdinak ezagutu nahi ditugu, Zetaren Bideari jarraituta geografia aldatzen den heinean ohiturak eta kulturak ere aldatuz doazela ikusteko.
Tian Shan mendietan eta Kirgizistan herrialdean ibiliko gara: nomaden ohiturak, sobietar estiloko hirietako neonezko argiak, kolore askotako azokak, minarete luzeak... eta kontraste handiko paisaiak: lakuak eta estepak, basamortuak eta mendiak, artzaintza eta transhumantziatik bizi diren nomaden bizileku eder honetan.
Interesguneak
• Pekin: tenpluak, museoak, parkeak, Bake Zerutiarraren Atea, Hiri Debekatua... • IssyKol aintzira, planetako mendiko bigarren aintzirarik handiena • Xian, inperioaren hiriburua 11 dinastian zehar, eta “Terrakotazko armada”ren kokalekua • Lanzhou, karabanen Tibia, India edo Erdiko Asiarako abialekua • Txinako lamaismoaren monasterio nagusia: Labrang • Jiayuguan, Txinako Harresi Handiaren azken gotorlekua • Mogaoko haitzuloak, Txinako arte budistaren ondarerik onena • Turfango oasia, itsasoaren mailaren azpitik 150 mra • Kashgar, karabanen ibilbideko azoka nagusia eta Erdialdeko Asiako etnia ezberdinen topagunea: uigurrak, tadjikoak, kirgiak... • Tian Shan mendietako paisaiak eta bailarak. • Song Kul lakuko yurtak eta artzainak, XXI. mendeko nomadak.
Ibilbidea
Pekínerainoko hegaldia –Xian –Lanzhou –Labrang –Lanzhou Jiayuguan –Dunhuang –Turfan – Kashgar –Torugart Pass –Tashrabat –Song Ku –Karakol –Altyn Arashan Cholpon Ata Bishkek.
Zenbait datu interesgarri
Bidaia luzea, garraiobide ugarirekin: autobus pribatu txikia, taxia, trena (ohatze edo literekin) LanzhouJiayuguan, DunhuangTurfan eta TurfanKashgar tarteetarako. Hegazkina: PekínXian eta X’anLanzhou tarteetarako. Herrialdeko azpiegitura turistikoa kontuan hartuta, ostatuak ere maila ezberdinetakoak izango dira: hotel erosoetatik oinarrizko aterpetxeetara, baita gerak ere (nomaden dendak). Klima asko aldatzen da toki batetik bestera: Erdialdeko Asiako lautadetan, beroa da nagusi; mendietan, berriz, hotza. Ibilbide gogorra, baina oso interesgarria, partaideen izpiritu bidaiaria gogoan edukitzea eskatzen duena. Gure bidaien artean, klasiko bat. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
- Hegaldi erregularra, haranzkoan Pekinera eta itzulera Bishkeketik.
Barruko hegaldia: Pekin- Xian.
Barruko hegaldia: Xian- Lanzhou.
Txinan sartzeko bisatua.
Kirgizistanen sartzeko bisatua.
Hotel eta aireportuen eta tren- geltokien arteko joan- etorriak.
Trena (literekin): Lanzhou- Jiayuguan.
Trena (literekin): Dunhuang- Turfan.
Trena (literekin): Turfan- Kashgar.
Autobus pribatua: Lanzhou- Labrang- Lanzhou, Jiayuguan- Dunhuang- eta Kashgar- Torugart Pass tartetarako.
Ibai Horian, Bingling bisitatzeko batela.
Harresi Handia bisitatzeko garraio pribatua.
Terrakotazko Armada bisitatzeko garraio pribatua.
Hotel xumeetako ostatua (lo egitea eta gosaria), Xiahe hirian.
Txinako ibilbidearen gainerakoan, Karakol eta Bishkek hirietan: turista mailako hotelak, birentzako geletan, bainugelarekin (lo egitea eta gosaria).
Tash- Rabat eta Song Kul hirietan: nomaden denda tradizionaletan (yurtetan) lo egitea, oinarrizko kanpalekuetan, konpartitzeko zerbitzuekin.
Bidaia- asegurua.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
Museo, parke eta monumentuetarako sarrerak.
Aire- tasak.
Aireportuko tasak.
Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.