Hegoafrika aipatzean garai bateko arrazakeriaren garai latzak etortzen zaizkigu gogora: apartheida, eta harekin batera eskubide zibilen aldeko borroka eta Nelson Mandelaren irudi karismatikoa.
Baina Hegoafrika kontrastez beteriko herrialdea dugu gaur egun, ortzadarraren koloreko nazio bat, natura izugarria duena baita bidaia bizi eta atsegin honen helburua ere. Gainera Lesotho eta Eswatini (gaurdaino Swazilandia moduan ezagutzen zen herriaren izen ofizial berria) erresumak ere ezagutuko ditugu bidaia honetan.
Johannesburg eta Sowetoko iraganeko oroitzapen zaharrak berreskuratu ondoren, gure planetako hirugarren arroilarik luzeenera joango gara, Blyde River Canyon-era, edota Drakensberg mendi ikusgarrietan dagoen munduko bigarren ur-jauzi handienera, Tugela ur-jauzietara. Kruger Parke Nazional ospetsuak munduko "bost handiak" aurkezten dizkigu: lehoia, lehoinabarra, elefantea, bufaloa eta errinozeroa. Parkeko animaliengana hurbilduko gara bidaiaren bi egunetan zehar lur mota guztietarako ibilgailu irekietan. Kostaldean baleak, pinguinoak eta marrazo zuri ikusgarria izango ditugu zain, Esperantza Oneko lurmuturretik gertu. Eta itzuli aurretik, Lurmutur Hiria, “Zazpi Itsasoetako taberna” zaharra, munduko toki ikusgarrienetako batean kokatua eta egun modernitate eta diseinuaren errefentzietako bat.
• Lurmutur Hiria, kosmopolita eta ederra • Soweto eta Robben Island: apartheida • Blyde River Canyon • Kruger P.N.ko faunaren “altxor nagusiak”, kamioian zein lur mota guztietarako ibilgailu irekietan • Eswatiniko erresuma eta Mlilwaneko fauna • Tugela ur-jauzia eta Drakensberg mendiak • Lesothoko erresuma, Malealeako artzainak eta harkaitzetako pinturak • Karoo erreserba naturala eta Desolazioaren Harana • Tsitsikama, itsasertzeko parke nazionala • Agulhas lurmuturra, Afrikako hegoaldeko muturra • Grande Routeko mahastiak eta paisaiak • Baleak eta marrazo zuria • Esperantza Oneko lurmuturra.
Johannesburgerainoko hegaldia – Graskop – Blyde River Canyon – Phalaborwa – Kruger P.N. – Eswatini – Mlilwaneko Santutegi Naturala – Drakensberg mendiak – Lesotho – Malealea – Graaf Reinet – Desolazioaren Harana – Tsitsikama P.N. – Garden Route – Mossel Bay – Agulhas lurmuturra – Hermanus – Stellenbosch – Esperantza Oneko lurmuturra – Lurmutur Hiria.
Ibilbide bizia eta osoa, alde guztietatik begiratuta ere: paisaia, fauna eta kulturak Afrikako herrialderik garatuenean. Hainbat parke nazional bisitatuko ditugu, erosotasun–maila itxurosokoak, eta parke horietan behin baino gehiagotan oinez ibiliko gara, natura gertutik gozatzeko. Autobus txikia izango dugu garraiobide eta gehien bat hotel eta lodgeetan egingo dugu lo. Kruger Parke Nazionalean bi egun osoko game drive egingo dugu lur orotako ibilgailu irekian. Banoako gidaria.
- Hegaldi erregularra, haranzkoan Johannesburgera, itzulera Lurmutur Hiritik.
- Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
- Lurgaineko garraioa autobus txikia ibilbide osoaren zehar.
- Bi egun osoko game drive, lur orotako ibilgailuan. Kruger Parke Nazionalean.
- Ibilbidean zehaztutako parke nazional eta erreserba naturaletarako sarrerak.
- Turista–mailako hotel eta lodgetako egonaldia, 18º gau (lo egitea eta gosaria).
- Kruger P.N.ko egonaldia, 2 gau oinarrizko bungalowetan, gosaria barne.
- 3º. egunetik 18º.era bitarteko piknikak eta baita 14º. eta 16º.ko egunetako afariak ere.
- Bidaiako asistentzia–asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza–orrian).
- Banoako gidaria.
- Otorduak, zehaztutakoak izan ezik.
- Ibilbidean zehaztuta ez dauden parke nazional eta erreserba naturaletarako sarrerak.
- Aire–tasak.
- Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 23 egun
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: abu. 2 / ira. 6 / urr. 4.
Irteerak: MAD eta BCNtik.
Oharra : Irailean Bilbotik irteteko eta itzultzeko aukera dago.
Prezioa : 3.980 € + aire tasak*
Gehigarria : abu. 280€
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.