Hegoafrika aipatzean garai bateko arrazakeriaren garai latzak etortzen zaizkigu gogora: “apartheid”a, eta harekin batera eskubide zibilen aldeko borroka eta Nelson Mandelaren irudi karismatikoa.
#Baina Hegoafrika kontrastez beteriko herrialdea dugu gaur egun, ortzadarraren koloreko nazio bat, natura izugarria duena baita bidaia bizi eta atsegin honen helburua ere. Gainera Lesotho eta Swazilandia erresumak ere ezagutuko ditugu bidaia honetan.
#Johannesburg eta Sowetoko iraganeko oroitzapen zaharrak berreskuratu ondoren, gure planetako hirugarren arroilarik luzeenera joango gara, Blyde River Canyon-era, edota Drakensberg mendi ikusgarrietan dagoen munduko bigarren ur-jauzienik handienera, Tugela ur-jauzietara. Kruger Parke Nazional ospetsuak munduko "bost handiak" aurkezten dizkigu: lehoia, lehoinabarra, elefantea, bufaloa eta errinozeroa. Ondoren beste parke nazional bat: Hluluwe-Imfolozi, Hegoafrikako zaharrena. Kostaldean baleak, izurdeak, pinguinoak eta marrazo zuri ikusgarria izango ditugu zain, Esperantza Oneko lurmuturretik gertu. Eta itzuli aurretik, Lurmutur Hiria, “Zazpi Itsasoetako taberna” zaharra, munduko toki ikusgarrienetako batean kokatua eta egun modernitate eta diseinuaren errefentzietako bat.
Interesguneak
Lurmutur Hiria, kosmopolita eta ederra • Soweto eta Robben Island: “apartheid”a • Blyde River Canyon, munduko hirugarren arroilarik luzeena • Kruger P.N. eta Hluluwe-Imfolozi P.N.ko faunaren “altxor nagusiak” • Swazilandiako erresuma eta Mlilwaneko fauna • Santa Luciako estuarioa • Lesothoko erresuma, Malaleako artzainak eta harkaitzetako pinturak • Zuluen kultura • Tugela ur-jauzia eta Drakensberg mendiak • Karoo erreserba naturala eta Desolazioaren Harana • Tsitsikama, itsasertzeko parke nazionala • Agulhas lurmuturra, Afrikako hegoaldeko muturra • Grande Routeko mahastiak eta haitzuloak • Baleak eta marrazo zuria • Esperantza Oneko lurmuturra.
Ibilbide bizia eta osoa, alde guztietatik begiratuta ere: paisaia, fauna, kulturak eta etniak, Afrikako herrialderik garatuenean. Hainbat parke nazional bisitatuko ditugu, erosotasun-maila itxurosokoak, eta parke horietan behin baino gehiagotan oinez ibiliko gara, natura gertutik gozatzeko. Bidaiari kopuruaren arabera lur-mota guztietarako ibilgalua edo kamioia izango dugu garraiobide eta gehien bat hotel eta lodgeetan egingo dugu lo. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Hegaldi erregularra, haranzkoan Johannesburgera, itzulera Kairotik.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Lurgaineko garraioa, lur mota guztietarako ibilgailuan edo kamioian, taldearen arabera.
Ibilbidean zehaztutako parke nazional eta erreserba naturaleterako sarrerak.
Turista- mailako hotel eta lodgeetako egonaldia, 16 gau (lo egotea eta gosaria).
Kruger P.N., Drakensberg eta Tsitsikama P.N.ko egonaldia, 5 gau kanpatuta (pentsio osoa).
3. egunetik 18.era bitarteko piknikak.
Sukaldaria eta kanpatzeko eta sukaldeko ekipoa (lozakua izan ezik).
Bidaiako asistentzia- asegurua.
Banoako gidaria.
Preziotik Kanpo
Otorduak, zehaztutakoak izan ezik.
Ibilbidean zehaztuta ez dauden parke nazional eta erreserba naturaleterako sarrerak.
Aire- tasak.
Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, urr. 31an.
Prezioa : 3.100 € + aire tasak*
Gehigarria : *Galdetu aire-tasei buruz gure bulegoetan.
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?