Foto Txina, Tibet eta Nepal Lau ibaietako ibilbidea

Txina, Tibet
eta Nepal
Lau ibaietako ibilbidea

Txina, Tibet
eta Nepal
Lau ibaietako ibilbidea

Txinako agintariek joan den irailean ireki zuten Yunnan eta Tibeteko erdialdean artean, Kham herrialde mitikoan zehar, te-karabanek zeharkatu ohi zituzten bideetan barrena bidaiatzeko aukera: lau ibaietako eta sei mendikateetako lurraldea, Asiako ibai nagusien sorlekua: Yangzi edo Ibai Urdina, Mekong, Yalong eta Saluen ibaiak. Ibilbide honek Txinako Yunnan probintziako Kunming hiritik abiatuta Tibeteko ekialdera eramango gaitu, Kham hiriraino hain zuzen ere. Ohikoa ez den Tibeteko irudia, mendikateetako paisaiak, lakuak eta goi-mendietako zelaiak erakusten dizkiguna. Paisaia ikusgarri horretan Lasa hiribururaino iritsiko gara. Horik Katmandu hiriburura helduko gara, bidean bilatuko ditugun zortzi mila metrotik gorako gailurrak ikusteko geldiuneren bat edo beste egin eta gero.

Interesguneak

• Khameko paisaiak: udaberriko basoak, Alpeetakoak diruditen lakuak, goi-mendiak eta haran sakon eta emankorrak, khampa herri nomadaren bizilekua • Dali, bai etniaren hiriburua • Everesteko ikuspegia, iparraldeko beheko kanpamendutik • Yangzi ibaiko Tigreen Ur-jauzietako arroilak • Lasa hiriburua: monasterioak, azokak eta Potala, Dalai-Lamaren jauregia • Rawok Tso lakua, eta inguruko basoak, glaziarrak eta elurrez beteriko tontorrak • Katmandu: hiriburua eta harana • Naxi etnia, arkitektura tradizionala lantzen • Nyang Chu ibaiaren sorburua, Draksum Tso lakuan • Bon-Riko “kora” deritzona (erromesen ibilbidea), Tibeteko kultu zaharraren mendi sakratua.

Ibilbidea

Kunmingerainoko hegaldia –Dali –Lijiang –Zhongdien –Feilisi –Markhang –Bamda –Rawok Tso –Lunang –Pasum Tso –Lasa –Giangtse –Xigatse –Everesteko behe kanpamendua –Zhangmu –Katmandu.

Zenbait datu interesgarri

Ibilbidea gogorra da, bisitari gutxi dituen ingurua zeharkatzen baitu eta, ondorioz, azpiegitura gutxikoa; bidean autobusa eta lur mota guztietarako ibilgailuak erabiliko ditugu. Hoteletan, ostatuetan edo kanpalekuetan egingo dugu lo, batzuetan oso oinarrizkoetan; urria Kham zeharkatzeko urteko sasoirik onenetarikoa dugu. Ibilbide hau egiteko baimena lortzeko, hilabeteko tramiteak egin behar dira: gogoan izan eta garaiz erabaki. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Hegaldi erregularra, haranzkoan Kunming hiritik eta itzuleran Katmandutik. Txina eta Nepalgo bisatuak. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Lur- mota guztietarako ibilgailuetako garraioa, Zhongdien- Lasa tarterako eta Lasatik Txina eta Nepalen arteko mugako Kodariraino. Kunming hiritik Zhongdienerako garraioa, baita Lasako bisitaldietan eta Kodari- Katmandu tarterako ere, autobus pribatuan. Turista- motako hoteletako ostatua Kunming, Dali, Lijiang, Lasa eta Katmandun, birentzako geletan (bainugelarekin). Zhongdian, Gyantse, Shigatse, Zhangmu eta Xegar hirietan, hotel xumeetan (izar 1ekoak) egingo dugu lo, birentzako geletan (bainugelarekin).
  • - Khameko zeharkaldian eta Everesteko beheko kanpamenduan, oinarrizko edo oinarrizko-oinarrizko hotel eta ostatuetan egingo dugu lo. Potalako bisitaldia. Everesteko beheko kanpamendurako sarrera. Tibeten barruan bidaiatzeko baimenak: TTP, militarren baimena, ekialdeko eskualdeko baimena eta segurtasuneko baimena. Bertako CPI bidaia-asegurua. Bidaia-asegurua. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Otorduak.
  • - Museo, parke, toki interesgarri eta monumentuetarako sarrerak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik. Herrialdetik irteteko aireportuko tasak. Aire-tasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 8 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 3.375 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Txina, Tibet eta Nepal
Lau ibaietako ibilbidea
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT