Hegoafrika aipatzean garai bateko arrazakeriaren garai latzak etortzen zaizkigu gogora: “apartheid”a, eta harekin batera eskubide zibilen aldeko borroka eta Nelson Mandelaren irudi karismatikoa.
Baina Hegoafrika kontrastez beteriko herrialdea dugu gaur egun, ortzadarraren koloreko nazio bat, natura izugarria duena baita bidaia bizi eta atsegin honen helburua ere. Gainera Lesotho eta Eswatini (gaurdaino Swazilandia moduan ezagutzen zen herriaren izen ofizial berria) erresumak ere ezagutuko ditugu bidaia honetan.
Johannesburg eta Sowetoko iraganeko oroitzapen zaharrak berreskuratu ondoren, gure planetako hirugarren arroilarik luzeenera joango gara, Blyde River Canyon-era, edota Drakensberg mendi ikusgarrietan dagoen munduko bigarren ur-jauzienik handienera, Tugela ur-jauzietara. Kruger Parke Nazional ospetsuak munduko "bost handiak" aurkezten dizkigu: lehoia, lehoinabarra, elefantea, bufaloa eta errinozeroa. Parkeko animaliengana hurbilduko gara bidaiaren hiru egunetan zehar, bai gure kamioian baita lur mota guztietarako ibilgailu irekietan ere. Kostaldean kobazuloak, pinguinoak eta ikuspegi ederrak izango ditugu zain, baita zortez tiburoi txuria ere, Esperantza Oneko lurmuturretik gertu. Eta itzuli aurretik, Lurmutur Hiria, “Zazpi Itsasoetako taberna” zaharra, munduko toki ikusgarrienetako batean kokatua eta egun modernitate eta diseinuaren erreferentzietako bat.
Lurmutur Hiria, kosmopolita eta ederra • Soweto, “apartheid”aren historia • Blyde River Canyon, munduko hirugarren arroilarik luzeena • Kruger P.N.ko faunaren “altxor nagusiak”, kamioian zein lur mota guztietarako ibilgailu irekietan • Swazilandiako erresuma eta Mlilwaneko fauna • Tugela ur-jauzia eta Drakensberg mendiak • Lesothoko erresuma, Malealeako artzainak eta harkaitzetako pinturak • Karoo erreserba naturala eta Desolazioaren Harana • Tsitsikama, itsasertzeko parke nazionala • Oudtshoorn eta Cango kobazulo ikusgarriak • Agulhas lurmuturra, Afrikako hegoaldeko muturra • Hermanus, itsaslabarrak eta tiburoi txuria • Grande Routeko mahastiak eta paisaiak • Esperantza Oneko lurmuturra.
Johannesburgerainoko hegaldia–Graskop–Blyde River Canyon–Phalaborwa–Kruger P.N.–Eswatini–Mlilwaneko Santutegi Naturala–Drakensberg mendiak–Lesotho–Malealea–Graaf Reinet–Desolazioaren Harana–Tsitsikama P.N.–Garden Route–Oudtshoorn–Agujas lurmuturra–Hermanus–Stellenbosch–Esperantza Oneko lurmuturra–Lurmutur Hiria.
Ibilbide bizia eta osoa, alde guztietatik begiratuta ere: paisaia, fauna eta kulturak Afrikako herrialderik garatuenean. Hainbat parke nazional bisitatuko ditugu, erosotasun-maila itxurosokoak, eta parke horietan behin baino gehiagotan oinez ibiliko gara, natura gertutik gozatzeko. Bidaiari kopuruaren arabera lur-mota guztietarako ibilgalua edo kamioia izango dugu garraiobide eta gehien bat hotel eta lodgeetan egingo dugu lo. Kruger Parke Nazionalean egunsentiko game drive bat eta beste bat ilunabarrean egingo ditugu. Banoako gidaria.
- Hegaldi erregularra, haranzkoan Johannesburgera, itzulera Kairotik.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Lurgaineko garraioa, minibus edo kamioian, taldearen tamainaren arabera.
- Egunsetiko game drive bat eta ilunabarreko beste bat Kruger Parke Nazionalean.
- Ibilbidean zehaztutako parke nazional eta erreserba naturaleterako sarrerak.
- Turista- mailako hotel eta lodgeetako egonaldia, 19 gau (lo egotea eta gosaria).
- Kruger P.N.ko egonaldia, 3 gau oinarrizko bungaloetan, gosaria barne.
- 3. egunetik 19.era bitarteko piknikak eta baita 7, 15 eta 17.ko egunetako afariak ere.
- Sukaldaria eta sukaldeko ekipoa.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Banoako gidaria.
- Otorduak, zehaztutakoak izan ezik.
- Ibilbidean zehaztuta ez dauden parke nazional eta erreserba naturaletarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- "Prezioaren barruan" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 3.300 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.