Mozambikeko Mia Couto idazlearen hitzak dira: “Nire herriak dituen gauza erakargarrien artean, handiena han turismorik, herriak eta kulturak irensten dituen horrelako makinarik ez dela. Gurean era horretako sasiehiztarien inbasiorik ez dagoenez gero, lurreko tokirik exotikoenen artean gurea erakargarrienetako da, nire ustez".
#Banoan Afrikako inguru hauetan lehendik dugun esperientzian oinarrituta, oraindik globaltasunaren sarean erori ez den lur eremu eder honetara itzultzen gara: Cabo Delgado, Ruvuma, Mikindani, Kilwa, Mozambikeko Uhartea, Ibo, Mueba...: manioka, belaontziko arrantzaleak, makua eta makonde etniak... Indiako Ozeanoaren ibilbidean Afrika eta Asiaren arteko giltzarria izan den kostalde honetara persiarrak, arabiarrak eta portugaldarrak iritsi zirela gogoraraziko digutenak.
#Agian Afrikako alderik ezezagunena, gogorra baina, aldi berean, beste era batera bidaiatzeko oso egokia eta erakargarria. Ibilbideak Tanzaniako hegoaldea zeharkatzen du, Selouseko Parke Nazionaletik, Ruvawa ibaiahoraino, gero Mozambiken sartzen da Ilha uharteraino eta hortik Maputu hiriraino, han hegazkina hartzeko. Isiltasuna nagusi da lur eremu zabal horietan. Eta bestetik itsasertzeko edertasuna eta lasaitasuna, itsaso barea eta edertasun paregabea.
Interesguneak
• Selous Parke Nazionalaren edertasuna, beharbada Tanzaniako onena, handiena eta bisitarik gutxien hartzen duena • Ilunabarra Rufiji ibaiaren ertzean • Ruvama ibaiaren ahoa, bi herrialdeen arte muga naturala • Mikindaniko badia • Mueba eta bertako makonde etniako artisauak • Pembako badiaren edertasuna eta bertako Wimbi hondartza xarmagarria • Mozambikeko Uhartea eta bertako zubia, XVII. mendean Portugaleko kolonia zena, egun gizateriaren ondare izendatua • Lurio ibaiaren ur-jauzi handiak • Ibo uhartea, Querimba artxipelagoko gotorlekua, arkitektura kolonialaren lekuko • Msimbatiko penintsulako itsas parke nazionala • Kilwa uhartea eta Kilwako harrizko eta koralezko eraikuntzak. • Ibo eta Querimba uharteen arteko ibilbidea, oinez • Maputo, Afrikako hirien artean, erakargarrienetakoa.
Ibilbidea
Dar es Salamerainoko hegaldia–Selousko P.N.–Kilwa Masoko-Kilwani –Mikindari –Ruvuma –Modimboa da Praia –Panganbe – Ibo –Pemba -Lurio ibaiko ur-jauziak Ilha de Mozambique (Mozambike uhartea)-Nampula -Maputo
Zenbait datu interesgarri
Ibilbideak aldaketa ugari izan ditzake, herrialde horietako naturaren gogortasunak eraginda (Ruvuma ibaiak eragin ohi dituen uholdeak, bideen egoera...) beraz garrantzitsua da partaideen jokabide irekia eta bidaian aurrera egiteko gogoa. Ibilbide guztian lur mota guztietarako ibilgailuak erabiliko ditugu. Nampula eta Maputo arteko barruko hegaldia hartuko dugu.
Hotel txikietan eta kanpalekuetan egingo dugu lo, batzuetan oso oinarrizkoetan, baina kanpatzeko dendak eramango ditugu osagarri moduan. Prezioaren barruan gosariak eta zenbait bazkari eta afari daude sartuta. Laguntzeko sukaldari bat izango dugu gurekin bidaia osoan. Abuztua eta iraila dira hego hemisferioko herrialde hauek bisitatzeko sasoirik onena. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Dar Es Salamerainoko hegaldi erregularra. eta itzulera Maputotik.
Nampula eta Maputo arteko barruko hegaldia.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Tanzanian sartzeko bisatua.
Mozambiken sartzeko bisatua..
Lur mota guztietarako ibilgailuko garraioa, ibilbide osoan.
Ibilbide guztiko hotel txiki, osatu eta kanpalekuetako egonaldia (lo egitea eta gosaria).
Sukaldaria eta kanpatzeko eta sukaldeko ekipoa, ibilbide osoan.
Ruvuma ibaia zeharkatzeko ferrya.
Selouseko P.N.ko sarrera.
Pentsio osoa Selouseko P.N.an.
Ibo eta Querimba uharteetara joateko txalupak (“dhow”ak).
Bidaiako asistentzia- asegurua.
Banoako gidaria.
Preziotik Kanpo
Otorduak.
Aire- tasak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, abuz. 2an/ira. 2an.
Prezioa : 3.350 € + aire tasak*
Gehigarria : abuz. 100 €
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?