Tassili Najjer aldea gizateriaren ondare izendatu zuen UNESCO erakundeak. Inguru horietako haitz eta kobazuloetan dauden pinturak kontuan hartuta, museo ireki zabal baten itxura du eskualde horrek. Baina kultur ondareaz gain, paisaien edertasuna gehitu behar zaio inguruari, eta oso bisitari gutxi dituen eskualdea izanik, Tadrart eskualdea Saharako altxorrik ezkutuenetarikoa dela esan dezakegu. Tassili Najjer–eko iparraldeko sarreran dagoen eta bertako ur–putzuak direla–eta oso ezaguna den Iherir–eko oasi lasaia izango da gure bidaiaren abiapuntua. Ondoren, Djanet–en hasi eta bukatzen den wadi edo ibaien ibilgu lehorren bilgunera joango gara. Egun batzuetan tartekatu egingo ditugu ibilgailuak erabiliz egindako ibilbide laburrak eta oinezko ibilbide atseginak, Saharako eskualde zoragarri honetako zokorik ikusgarrienak bisitatu eta gertutik ezagutzeko. Frantziako Historie & Patrimoine aldizkariaren ustez munduko parajerik ederrena da basamortuaren zati hau.
Aljer, “hiri zuria”, bisitatuko dugu, Bizargorri anaiek gotorleku garaiezin bihurtu nahi zuen gotorlekua gertutik ezagutzeko: Kasbaha, Unescok gizateriaren ondare izendatua.
• Iherir–eko oasi lasaia • Berij izeneko arroila handia • Moulunagako duna • Tamezguida eskualdeko grabatu bitxiak • Intehak–eko arku handia • Tin Merzougako duna handia • Ouanagan–go Zirkuko harea gorriko haitzuloak • Erg d’Admer handia • Aljerreko kasbaha.
Djaneterainoko hegaldia – Iherir – Tasset – Dider – Oued El Berij – Moulunaga – Tamezguida – Tajant – Ouanzauatin – In Tehak – Tin Merzouga – Oued In Jeram – Erg d’Admer – Djanet – Aljer.
Djaneterainoko hegaldia. Lur mota guztietarako ibilgailuak erabiliko ditugu ibilbide osoan. Basamortuko zeharkaldian zehar, kanpalekuetako pentsio osoa. Banoako gidaria.
- Arjelerainoko joan–etorria, hegaldi erregularrean.
- Barruko hegaldia: Arjel–Djanet–Arjel.
- Aljerian sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
- Basamortuko ibilbide osoko garraioa, 4x4 motako ibilgailuetan. Ibilgailu bakoitzean 4 pertsona, gehienez.
- Basamortuko kanpalekuetako 11 gau: pentsio osoa.
- Kanpatzeko banakako kanpin–denda.
- Aljerren, gau 1 turista–mailako hotel batean (gosaria barne).
- Basamortuko zeharkaldi guztian putzutako ur edangarria* (ikus oharra baldintza–orrian).
- Tassili–Najjer–eko P.N.ko sarrera.
- Kanpatzeko gai guztiak: dendak, sukaldea, koltxonetak... (lozakua izan ezik).
- Basamortuko zeharkaldirako sukaldea eta sukaldaria.
- Bidaiako asistentzia–asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza–orrian).
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- Herrixka, azoka–areto, museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire–tasak.
- Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 14 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: aza. 1.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik
Prezioa : 2.340 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.