Sri Lanka: 3.000 urteko historia, oihanaren malko batean bilduta; theravada izeneko budismoaren sorlekua; espezien ibilbideko gune nagusietako bat, elezaharren eta historiaren arteko uhartea. Ramayana eta Mila eta bat gau liburuetan Zeilan zaharrari buruzko aipamenak aurki ditzakegu: Serendib. Portugaldar, holandar eta ingelesen menpeko kolonia izan zen, uhartearen kolore berdeek liluratuta eta hinduismoan sustraituriko kultur tradizioak erakarrita, paradisu galduaren ospea areagotuz.
Herrialde ikusgarria, paisaia zoragarriak eta herritar atseginak dituena: oihana, te-plantazioak, hondartzak... eta Kristo aurreko 300 urtetik hona uhartearen kulturan aparteko eragina izan duen budismoaren ondare aberatsaren lilura.
Taldea: 8 eta 18 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, abuz. 2an
Prezioa : 2.380 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.