Sri Lanka: 3.000 urteko historia, oihanaren malko batean bilduta; theravada izeneko budismoaren sorlekua; espezien ibilbideko gune nagusietako bat, elezaharren eta historiaren arteko uhartea. Ramayana eta Mila eta bat gau liburuetan Zeilan zaharrari buruzko aipamenak aurki ditzakegu: Serendib. Portugaldar, holandar eta ingelesen menpeko kolonia izan zen, uhartearen kolore berdeek liluratuta eta hinduismoan sustraituriko kultur tradizioak erakarrita, paradisu galduaren ospea areagotuz.Herrialde ikusgarria eta paisaia zoragarriak dituena: oihana, te-sailak, hondartzak... eta Kristo aurreko 300 urtetik hona uhartearen kulturan aparteko eragina izan duen budismoaren ondare aberatsaren lilura.
Colombo, iragan koloniala • Nuwara Eliyako te–plantazioetako paisaiak • Dambulla haitzuloetako tenplu ederrak • Sigiriyako gotorlekua, lehoiaren haitza • Kandy eta budaren hortza: tenpluak, monasterioak, lorategiak, estupak, elefanteak... • Anuradhapura eta Polonnaruwa, uhartearen antzinako hiriburuak: Budaren irudi erraldoiak, estupak, monasterioak... • Minneriya eta Kumana parke nazionaletako faunaren edertasuna • Nilaveli eta Arugam Bay–ko hondartzetako harea zuria, palmondoak eta lasaitasuna • Pottuvill aintzirako mangladiak • Galle, gizateriaren ondarea.
Kolonborainoko hegaldia – Anuradhapura – Mithintale – Nilaveli – Trincomalee – Giritale – Polannaruwa – Minneriya P.N. – Sirigiya – Dambulla – Kandy – Nuwara Eliya – Horton Plains
Bandarawela – Arugam Bay – P.N. Kumana – Galle – Negombo.
Ibilbide guztian autobusa (aire–girotuarekin) erabiliko dugu. Eta jeepak parke nazionalak bisitatzeko. Gauero hotel erosoetan egingo dugu lo. Montzoi–klima: euritsua eta beroa.
- Kolonborainoko joan–etorria, hegaldi erregularrean.
- Sri Lankan sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
- Turista–mailako hotela (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan, bainugelarekin.
- Autobus pribatu txikia (airea girotzeko teknologiarekin) ibilbide osoan.
- Tren txangoa, Bandarawelatik, Ellaraino.
- Minneriya eta Kumana parke nazionalak bisitatzeko jeep pribatuak.
- Pottuvil aintzirara txangoa.
- Horton Plains, Minneriya eta Kumana parke nazionaletarako sarrera.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza–orrian).
- Bidaiako asistentzia–asegurua.
- Banoako gidaria.
- Otorduak, “Prezioaren barne” atalean zehaztutakoak izan ezik.
- Museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire–tasak.
- Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 17 egun
Taldea: 8 eta 18 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: uzt. 15 / abu. 5 / ira. 1.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Oharra : Abuztuko irteerak Bilbotik irteteko eta itzultzeko aukera dauka. Abuztuan, Madrilera itzulera biharamunean izango da.
Prezioa : 2.970 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.