Sri Lanka: 3.000 urteko historia, oihanaren malko batean bilduta; theravada izeneko budismoaren sorlekua; espezien ibilbideko gune nagusietako bat, elezaharren eta historiaren arteko uhartea. Ramayana eta Mila eta bat gau liburuetan Zeilan zaharrari buruzko aipamenak aurki ditzakegu: Serendib. Portugaldar, holandar eta ingelesen menpeko kolonia izan zen, uhartearen kolore berdeek liluratuta eta hinduismoan sustraituriko kultur tradizioak erakarrita, paradisu galduaren ospea areagotuz.
#Herrialde ikusgarria, paisaia zoragarriak eta herritar atseginak dituena: oihana, teplantazioak, hondartzak... eta Kristo aurreko 300 urtetik hona uhartearen kulturan aparteko eragina izan duen budismoaren ondare aberatsaren lilura.
Interesguneak
• Nuwara Eliyako teplantazioetako paisaiak • Dambulla haitzuloetako tenplu ederrak • Sigiriyako gotorlekua, lehoiaren haitza • Kandy eta mendiko herrialdea: tenpluak, monasterioak, lorategiak, estupak, elefanteak... • Anuradhapura eta Polonnaruwa, uhartearen antzinako hiriburuak: Budaren irudi erraldoiak, estupak, monasterioak... • Yala, Bundala eta Minneriya parke nazionaletako faunaren edertasuna • Nilaveliko hondartzetako harea zuria, palmondoak eta lasaitasuna • Galle, gizateriaren ondarea.
Ibilbide guztian autobusa (airegirogailua duena) erabiliko dugu. Eta jeepak parke nazionalak bisitatzeko. Gauero hotel erosoetan egingo dugu lo. Montzoiklima: euritsua eta beroa, baina mendi aldean tenperatura freskoagoak. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Kolonborainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Autobus pribatu txikia (airea girotzeko teknologiarekin) ibilbide osoan.
Yala, Horton Plains, Bundala eta Minneriya parke nazionaletarako sarrera.
Yala, Bundala eta Minneriya parke nazionalak bisitatzeko jeep pribatuak.
Turista- mailako hotela (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan, bainugelarekin.
Bidaiako asistentzia- asegurua.
Banoako gidaria.
Preziotik Kanpo
Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
Museo eta monumentuetarako sarrerak.
Aire- tasak.
Eskupekoak eta zehaztu ez diren bestelako zerbitzu guztiak
Taldea: 8 eta 18 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, abuz. 2an. /ira. 1ean.
Prezioa : 2.280 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?