Kristo aurretiko 1493. urtean Egiptoko Hatseput erregina ospetsuak Punt Lurraldeaz galde egiten zien bere marinelei, milaka urte lehenago faraoien garaietako espedizio arrakastatsuak errepikatzeko gogotsu, eta “esploratu eta armada itsasoz eta lurrez gidatzeko, Jainkoaren eta Gauzen Lurraldeko gauza miresgarriak ekartzeko: egur usaintsu edo aromatiko on guztiak, mirra-erretxinaren multzoak, intsentsua, begietarako pintura, ebanoa, boli edo marfil purua, urrea….”. Azken ikerketek Afrikako Adarrean kokatzen dituzte legenda zaharren lur mitiko horiek, eta lur horien zati bat egungo Somalilandian: nazioarteko komunitateak oraingoz onartu ez duen herrialde bat, baina 1991. urtean Somaliatik bereizi zena eta bere burua independizatu ostean egonkortasun politiko eta soziala lortu duena, inguru osoan sekulako anabasa duen arren. Somaliar nomadek eta nomada horien gamelu, ardi eta ahuntzen taldeek kolore berezia ematen diote garai batean Britainia Handiko kolonia izan zen lurralde honi, ganaduaren ustiapenean baitu ekonomiaren oinarri.
Herrialde jaioberri honetako zokorik ederrenak ezagutzeko bidaia bat proposatu nahi dizugu: barnealdeko plateau-ak eta kostaldeko mendietako mendiguneak. Eta kontraste gisa, basamortu itxurako lautadak, Daalloko basoarekin, dragoiekin eta intsentsu-zuhaitzekin edo Raas Kanshiir-eko koralekin; edota Laas Gel, Dhambalin eta Dhagax Koure-ko labar-pinturak… baina hirietako azoka koloretsuetan, animalien merkatuetan edota Berberako otomandarren portu zaharreko eraikin historikoen inguruan ikusiko ditugun bertako somalilandiarrak ahaztu gabe.
• Hargeisa • Laas Gel, Dhambalin eta Dhagax Koure-ko labar-pinturak • Hargeisa eta Buraoko azoka koloretsuak eta animalien merkatuak • Daallo Forest-eko Erreserba Naturala • Thaba Pass-eko arroila • Maydh, intsentsuaren ibilbidean • Ia basamortu itxurako paisaiak eta kostaldeko mendietako mendiguneak • Madunako islamiar hondakinak • Somaliarren bizimodu nomada • Berbera eta bertako otomandar hondakinak • Snorkela eta Raas Kanshiir-eko lurmuturreko koral-zingoak.
Hargeisarainoko hegaldia – Addis Abeban zehar – Burco – Maduna – Erigavo – Daallo Forest – Maydh – Ceel Daraad – Berbera – Snorkela Raas Kanshiir–en – Dhambalin* – Laas Gel* – Dhagax Koure* – Hargeisa.
(*labar–pinturak)
Turismorik ez duen herrialde bat bisitatuko dugu, beraz bertako biztanleek harridura eta errezelo handiz begiratzen diete mendebaldetik etorritakoei. Zorrotz bete beharko ditugu herrialdeko janzteko arauak. Somaliarrek ez dute argazkirik nahi izaten, beraz argi geratu behar da bidaia hau ez dela egokia argazkigintza edo bideogintza bidaiaren helburu nagusi duten bidaiarientzat. Bidaia gogorra da, errepide eta baso-bide batzuen egoera kaxkarragatik, baina ibilbide osoan lur-mota guztietarako ibilgailu onak izango ditugu garraiobide pribatua.
- Hargeisarainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria, Addis Abebatik igaroz.
- Somalilandiara sartzeko bisa.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorri guztiak.
- Ibilbide osoan, lur mota guztietarako ibilgailuetako garraio pribatua.
- Zazpi gau turista motako hoteletan (lo egitea eta gosaria).
- Gau bat Erigavon, oinarrizko hotel batean, konpartitzeko bainugelekin, eta beste gau bat Maydhen, oinarrizko guesthouse batean (bietan, lo egitea eta gosaria).
- Gau bateko kanpaldia Ceel Daraad- en (lo egitea, gosaria eta afaria).
- Kanpatzeko ekipoa (lo- zakua izan ezik).
- Gobernuaren “SPU” (Babes Bereziko Unitatea) eskolta edo bizkartzain armatua (ikus baldintzen orriko segurtasunari buruzko atala).
- Dhambalin, Laas Geel eta Dhagax Koure- ko labar- pinturetarako eta Madunako islamiar hondakinetarako sarrerak.
- Somalilandiako Turismo Ministerioko bertako gidaria.
- Bidaia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- Aire–tasak.
- Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 13 egun
Taldea: 6 eta 11 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: abe. 3.
Irteerak: MAD eta BCNtik.
Prezioa : 3.290 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.