Intsentsuaren ibilbidearen garaitik hona mende asko igaro dira, baina toki honetara iristeko zailtasuna hor dago oraindik.
Badira oraindik denboraren tunelean atzera egin dugula sentiarazteko gaitasuna duten toki bakan batzuk. Sokotra uhartea da horietako bat.
Kontinentetik 350 kilometrora, uharte honen bakartasunak denbora luzez turismo-ustiapenetik salbu mantendu du –nahiz eta hau dagoeneko aldatzen ari den– eta naturaren aberastasunari eutsi ahal izan dio gaur arte. Eta horixe da Sokotraren xarmarik handiena: landaretza endemikoa, hondartza zoragarriak, ur garden-gardenak, eta mendi malkartsuak paradisu ahantziaren erdian. Ia aldatu gabe dagoen naturaren edertasunaz gozatuko dugu Kairora berriro itzuli aurretik, abiapuntua izanda.
• Sokotra, Indiako Ozeanoan ahantzitako paradisua. • Diksam, dragoiak eta basamortuko arrosak • Haggier mendiak, landaretza, fauna eta igerileku naturalak • Aumekeko hondartza luze-luzeak • Homhil, baso zabaletako eremu babestua: intsentsua eta dragoiak • Areher eta Arselgo marrazoarrantzaleak • Dihemrik eta Rosh-eko koralak • Qalansiyahko harea zuriko hondartza, Detwah urmaela eta Shuabeko izurdeak • Kairo eta bere Museo Berria.
Kairorainoko hegaldia – Aden – Hadibou – Suriniten – Homhil – Arher – Dihemri – Diksam – Qalansiya – Hadibou – Aden – Kairo.
Natura bidaia. Sokotrarainoko hegaldia Kairotik eta Adenetik. Ibilbiderako 4x4 motako ibilgailuak Sokotran. Kairon eta Adenen turista-mailako hotelean lo egingo dugu eta Hadiboun, berriz hotel xume batean. Sokotra uharteko ibilbideko 6 eguneko kanpaldiko gastuak (pentsio osoa). Hainbat oinezko ibilaldiak egingo ditugu harrizko bideetan. Banoako gidaria.
- Kairorainoko joan–etorria, nazioarteko hegaldi.
- Nazioarteko hegaldia Kairo–Sokotra–Kairo, Adenetik.
- Egipton sartzeko sarrera bikoitzeko bisatua.
- Yemenen sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
- Kairoko bisitetarako mikrobus pribatua.
- Lur–mota guztietarako ibilgailuak (4 bidaiari ibilgailuko, gehienez), Sokotrako ibilbide osoan.
- Turista–mailako hotela Kairon (3 gau) eta Adenen (gau bat), gosaria barne.
- Oinarrizko hotela Hadiboun, gosaria barne.
- Sokotran, 6 eguneko kanpaldia (pentsio osoa).
- Kanpatzeko baimenak.
- Sukaldaria, sukaldea eta kanpatzeko material guztia (lozakua izan ezik).
- Bidaiako asistentzia–asegurua.
- Eskupekoak* (ikusi oharra baldintza–orrian).
- Banoako gidaria.
- Zehaztuta ez dauden otorduak.
- Aire–tasak.
- Museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 12 egun.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: azaroaren 3tik 14ra.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Prezioa : 3.240 € + aire tasak*.
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.