Historiaurrean, giza espezieak Sinaiko penintsula zeharkatu eta Afrikatik Eurasiara hedatu zen. Garai haietatik gaurdaino, eskualdea herri, erlijio, merkataritza, gerra eta kondairen pilo etengabea izan da eta da.
Moisesek Sinai mendian izan zuen errebelazioaz geroztik, nabateoek, erromatarrek, gurutzatuek, sarrazenoek eta juduek borroka egin dute agindutako lurraren alde... eta eztabaida gaur egun oraindik ez da konpondu.
Penintsularen hegoaldea aparteko natura duen lekua da. Bertan, alboetan horma granitikoak eta hareharrizko kanoi estuak dituzten haran sakonak dira nagusi. Antzina-antzinatik eskualdean bizi diren beduino tribuek populatutako lurraldea.
Aqabako golkoko Sharm El Sheiketik Kairoraino, Sinaiko penintsularen barnealdetik barrena bidaia proposatzen dizuegu. Bertan, eskualdeko kultur bisitaldirik aipagarrienak penintsulako basamortu, mendi eta naturgune zoragarriez gozatzearekin konbinatuko ditugu, Itsaso Gorria eta Sinai mendira igotzea ahaztu gabe, Moisesen urratsei jarraituz.
• Itsaso Gorrian koralen artean murgiltzea, Ras Abu Galum parke naturalean • Saladinoko gaztelua, Faraoi uhartean • Nuweiba, Itsaso Gorriaren ertzean • Ain Khodrako oasia, Matamirreko duna eta Jebel Barqa ingurua, Sinaiko basamortuan • Izarren azpian kanpatzea Sinaiko basamortuan • Santa Katalinako monasterioa, historia bizia • Sinai mendirako igoera, mitoak eta kondairak • Serabit Al Khadimeko turkesen meatze zaharrak • Betiko Kairo eta bere Museo Berria.
Hegaldia Sharm El Seikhera – Nuweiba – Faraoi uhartea –Ras Abu Galum parke naturala – Ain Khodrako oasia – Sinaiko basamortua – Santa Katalina – Sinai mendia – Serabit Al Khadim – Kairo.
Sharm El Sheikera joateko hegaldia eta Kairotik itzulera. Autobus txikiko edo autobus pribatuan garraioa ibilbide osoan, Ras Abu Galum P.N.ean, Sinaiko basamortuan eta Serabit Al Khadim-en izan ezik, non lur orotako ibilgailuetan egingo dugun. Faraoi uhartea bisitatzeko nabigazioa egingo dugu Tabatik. Hoteletako ostatua, Serabit Al Khadim (kanpamentua oheekin) eta Sinaiko basamortuan izan ezik, non gau bat kanpaldi librean egingo dugun. Ras Abu Galum P.N.ean, Sinai mendian eta Serabit Al Khadimen ibilaldi batzuk egingo dugu. Snorkel-az ere gozatu ahal izango dugu Itsaso Gorriko arrezifeetan, Faraoi Uhartean eta Ras Abu Galum P.N.ean.
Bidaia honetan naturak protagonismo handia du, dela kostaldean, basamortuan edo mendian, eta hori guztia aurreikusitako kultur bisita enblematikoekin konbinatuta, horietako asko lehen mailakoak izanda. Banoako gidaria.
- Sharm El Sheikerainoko hegaldia eta Kairotik itzulera.
- Egiptora sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
- Autobus txiki edo autobus pribatuan garraioa Sharm El Sheiken, Taban eta Kairoko bisitaldietan.
- Lur orotako ibilgailuetan garraio Ras Abu Galum P.N.ean, Sinaiko basamortuan eta Serabit Al Khadimen.
- Nabigazioa Faraoi uhartean.
- Hotel turistikoetan ostatua, birentzako logeletan, bainugela pribatua eta gosaria barne, Nuweiban eta Kairon (4 gau).
- Santa Katalinan hotel xumeko ostatua, birentzako logeletan, bainugela pribatuarekin eta gosaria barne (2 gau).
- Gau bat kanpaleku pribatuan, birentzako jaimetan, bainugela partekatua eta gosaria barne, Serabit Al Khadim- en.
- Kanpaldi libreko gau bat Sinaiko basamortuan, pentsio osoan. (kanpatzeko material guztia barne, lozakua izan ezik).
- Faraoi uharterako, Ras Abu Galum P.N.erako, Santa Katalina eremu babesturako eta Serabit Al Khadim aztarnategi arkeologikorako sarrerak.
- Bidaia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Banoako gidaria.
- “Barne” atalean zehaztu gabeko janariak.
- “Barne” atalean zehaztu ez diren museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aireko tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 10 egun.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: azaroaren 29tik abenduaren 8ra.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Prezioa : 1.980 € + aire tasak*.
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.