Foto Sierra Leona Landugabeko diamantea

Sierra Leona
Landugabeko diamantea

Sierra Leona
Landugabeko diamantea

Gerra eta gatazka hitzak ahanzteko ahaleginetan dabilen herrialde honetan badirudi etorkizunera itxaropenez eta lasaitasunez begiratzeko unea heldu dela. Askatutako esklaboak hartzeko sortutako herrialdea, haietako batzuk kostaldeko mugen barruan preso geratu zirelarik. Aberastasun handiko lurraldea: diamanteak, urrea eta beste mineral preziatu batzuk. Krio edo "creole” anglosaxoia da hemen komunikazio-hizkuntza nagusia, baina mende eta temne etniak gehiengo diren herrialde honetan 23 hizkuntza erabiltzen dira. Bertan tokian tokiko agintariek eta ezkutuko elkarteek bizirik diraute oraindik ere. Barruko aldean komunitate-antolaketa duten herrixka txikiak dira nagusi. Hemen Afrikako erritmoak agintzen du, baina badira merkataritzako guneak: Koinu, Kenema eta Bob. Parke nazional eta baso erreserbak animalia askoren babesleku dira. Kostaldean, berriz, arrantzaleen herrixkak eta hondartza zabal-zabalak nagusitzen dira, denak ederrak eta bitxiak, Freetown penintsula edertasunez apainduz.

Interesguneak

• Freetown, beltzen askatasunaren ikurra. kaotikoa eta koloniala • Tiwai Island. Moa ibaiaren erdiko baretasuna eta oihan tropikala • Tiwai Island: tximino eta txinpantze espezieak eta hipopotamo txiki iheslariak • Urrutiko Ekialdeko urre eta diamante bilatzaileak • Koidu eta Kenema: meategietako merkataritzako eroaldia • Kabalako wara-wara mendiak • Penintsulako itsasbazterreko hondartzak eta arrantzaleen herrixkak • Banana Islands, esklabutzako beste uharte batzuk • Snorkel: urpean igeri egin eta txalupan ibiltzea, Banana Islandsen • Number 2 River: hondartza, itsasoa, ibaia eta mendia • Tokehko arrantzaleak eta hondar zuriko hondartzak • Sussex: urre koloreko hondartza amaiezina  Freetown-Lungi ferryko bizimodua.

Ibilbidea

Lungirainoko hegaldia-Freetown–Kabala–Koidu–Tiwai Island–Banana Islands–Number Two River–Sussex–Freetown.

Zenbait datu interesgarri

Sierra Leonan ez dago turismorik; hortaz, herrialdean kaosa eta inprobisazioa dira nagusi. #Lur mota guztietarako ibilgailua eta autobus pribatua tartekatuko ditugu, baita lantxa bat (Tiwai Islandera joateko) eta motordun txalupa ere (Banana Islandera joateko), eta Freetown hiritik aireportura itzultzeko ferrya. Hoteletan eta ostatuetan egingo dugu lo eta bi gau kanpatuta. Lehorte-garaiaren hasieran bisitatuko herrialdea. Teorian ez du euririk egingo eta tenperaturak atseginak izango dira; litekeena da gauez behin edo behin hotza egitea. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Freetownerainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean. Sierra Leonan sartzeko bisatua. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Lurgaineko garraioa: lur mota guztietarako ibilgailuan eta autobus pribatuan. Ferrya: Freetown- Lungi. Tiwai Islandsera iristeko motordun lantxa eta Banana Islandsera iristeko motordun txalupa. Tiwai Islandserako sarrera. Hoteletako osatua ibilbidean eta kanpatzeko dendetan Tiwai Islandsen (lo egitea eta gosaria). Banana Islandseko hiru gauetako pentsio erdia. Bidaiako asistentzia- asegurua. Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Otorduak, zehaztutakoak izan ezik. Zehaztuta ez dauden parke nazional, erreserba natural eta museoetarako sarrerak. Aire- tasak. (galde ezazu gure bulegoetan). Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Bartzelonako irteera bezperan izango da.

Prezioa : 1.960 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Sierra Leona
Landugabeko diamantea
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT