Antzinatik izan da Senegal Afrikan sartzeko ate nagusietako bat: islamak, batetik, eta europar kolonizatzaileek, bestetik, Senegalgo ibaiak erabili zituzten kontinentean barrena sartzeko bide nagusi legez. Horrek izaera berezia eman dio herrialde honi eta gaur egun ere esan daiteke Senegal dela Afrika kontinentearen egunerokotasun anitz eta aldakorrera hurbiltzeko ate nagusia.
Senegalgo kostaldea zeharkatzeko aukera: hondartzak, baso tropikala, Sahel eskualde lehorra, eta estuario handiak, eta tartean kutsu kolonialeko hiri nagusietako batzuk. Senegal herrialdeko nortasun handieneko eskualde bi bisitatuko ditugu: hegoaldeko Casamance izenekoa, uharte eta mangladi arteko paisaia zoragarriaren erdian diola etniaren animismoa ageri dela, eta bestetik, iparraldean, Saint-Louis arrantzale herria.
• Saint-Louiseko arrantzaleen auzoak • Diola etniaren kultura Casamancen: animismoa, fetitxeak eta baso sakratuak • Piraguetan Carabane uhartean • Goree uharteko kutsu kolonialeko etxetxoak, garai bateko esklabo-merkataritzako gune nagusia izandakoa.
Dakarrerainoko hegaldia –Arrosa lakua –Saint-Louis –Kaolak –Carabane uhartea –Casamance –Cap Skirring –Ziguinchor –Dakar –Gorée –Dakar.
Dakarrerainoko hegaldia. Ibilbide guztian autobus pribatu txiki bat izango dugu garraiobide, horrez gain, motordun ontzietan ibiltzeko eta oinez egiteko aukerak izango ditugu. Hotel erosoetan egingo dugu lo. Banoako gidaria.
- Dakarrerainoko hegaldi erregularra: joan- etorria.
- Bisa eta Gambiarako sarrera bikoitzeko tasak.
- Aireportu- hotelen arteko joan- etorriak.
- Ibilbide osoan zehar aire girotua duten minibus pribatuetako garraioa.
- Ontzi motorduna, Djoudj Parke Nazionala bisitatzeko, Carabane uhartera sartu eta irteteko eta Diogue uhartera txangoa egiteko.
- Dakar- Gore- Dakar ibilbideko ferrya.
- Ostatua turista- mailako hoteletan, gosaria barne duten gela bikoitzetan, Lago Rosan, St. Louis, Kaolack, Cap Skirring, Ziguinchor eta Dakarren (7 gau).
- Oinarrizko hoteleko ostatua, logela bikoitzetan eta mantenu erdian (gosaria eta afaria), Carabane uhartean (2 gau).
- Rosa lakuaren, P.N. Djoudj- en eta Goree uharteko esklaboen etxearen sarrera eta bisita.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Banoako gidaria.
- Otorduak, “Prezioaren barne” atalean zehaztutakoak izan ezik.
- Ibilbidean zehaztu gabeko museo, monumentu, herrixka eta naturguneetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- "Prezioaren barne" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 11 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: abenduaren 26tik urtarrilaren 5era.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Oharra : Kontsultatu beste irteera-puntu batzuk.
Prezioa : 1.820 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.