Antzina Portugal, Holanda eta Frantziako nabigatzaileentzat mendebaldeko Afrikara sartzeko ate nagusia izan zen Senegal, egun ere Afrikako alde interesgarri hori ezagutzeko ate aproposa da. Mendebaldeko Afrikako kontraesan eta xarma guztiak biltzen dituen herrialde hau ezagutu eta herrialde honen errealitatean sakontzeko aukera ederra dugu bidaia hau.
Senegal, Sahel basamortu lehorraren eta Afrika tropikal hezearen arteko elkargune, islamaren eta animismoaren bilgune: pezozko eta lastozko etxetxoak eta herrixkak, ceiba eta baobab motetako zuhaitzez inguratuta, badik, tanda eta bassari herrien bizileku; arroz-soroen berde bizia eta baso sakratuak diola etnia animistaren lurretan; etnia musulmanen (woolof, peul, toucouleur, maur...) herriak eta hiriak, modernitatearen eta tradizioaren arteko oreka horretan; arrantzaleen herrixkak, hondartzak eta palmondoak Casamance ibaiaren estuarioan...
Ibilbide hau prestatzeko orduan, turismoak oraingoz inbaditu ez dituen eskualdeak bisitatzea izan dugu helburu, hotel handiak eta hondartza masifikatuak alde batera utzita, eta oinez edo lau gurpiletako trakziodun ibilgailuetan bakarrik iris daitekeen tokiei lehentasuna emanez.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, uzt. 15an/abuz. 1ean/ira. 1ean.
Prezioa : 1.725 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.