Antzinatik izan da Senegal Afrikan sartzeko ate nagusietako bat: islamak, batetik, eta europar kolonizatzaileek, bestetik, Senegalgo ibaiak erabili zituzten kontinentean barrena sartzeko bide nagusi legez. Horrek izaera berezia eman dio herrialde honi eta gaur egun ere esan daiteke Senegal dela Afrika kontinentearen egunerokotasun anitz eta aldakorrera hurbiltzeko ate nagusia.
#Senegalgo kostaldea zeharkatzeko aukera: hondartzak, baso tropikala, Sahel eskualde lehorra, eta estuario handiak, eta tartean kutsu kolonialeko hiri nagusietako batzuk. Senegal herrialdeko nortasun handieneko eskualde bi bisitatuko ditugu: hegoaldeko Casamance izenekoa, uharte eta mangladi arteko paisaia zoragarriaren erdian diola etniaren animismoa ageri dela, eta bestetik, iparraldean, Saint-Louis arrantzale herria eta Djoudj P.N.ko txori eta hegaztien aberastasuna.
Interesguneak
• Saint-Louiseko arrantzaleen auzoak • Djoudj Parke Nazionala: neguan hiru milioi hegaztitik gora bildu ohi dira paradisu horretan, mundu mailako hegaztien babesleku handienetako bat • Diola etniaren kultura Casamancen: animismoa, fetitxeak eta baso sakratuak • Piraguetan Carabane uhartean • Goree uharteko kutsu kolonialeko etxetxoak, garai bateko esklabo-merkataritzako gune nagusia izandakoa.
Ibilbidea
Dakarrerainoko hegaldia – Gorée –Kaolak –Casamance –Carabane uhartea –Ziguinchor – Dakar – Touba –Saint-Louis –P.N. de Djoudj – Dakar.
Zenbait datu interesgarri
Dakarrerainoko hegaldia. Ibilbide guztian autobus pribatu txiki bat izango dugu garraiobide, baina Ziguinchor eta Dakar arteko tartea txalupaz egingo dugu eta, horrez gain, piraguan ibiltzeko eta oinez egiteko aukerak izango ditugu. Hotel erosoetan egingo dugu lo. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Dakarrerainoko hegaldi erregularra: joan- etorria.
Aireportu- hotelen arteko joan- etorriak.
Ibilbide guztirako autobus txikia (airea girotzeko sistemarekin) taldearentzat.
Piraguak, Carabane uharterako joan- etorrirako, Djouj Parke Nazionala bisitatzeko.
Piragua, Diogue uharterako ibilaldirako.
Gambia ibaia zeharkatzeko transbordadorea.
Dakar- Ziguinchor ibilbideko ferrya.
Dakar- Gore- Dakar ibilbideko ferrya.
Ostatua, turista- mailako hoteletan: lo egitea eta gosaria.
Carabane uhartean: pentsio erdia.
Bidaia- asegurua.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
Zehaztuta ez dauden otorduak.
Museo, parke, monumentu eta parke nazionaletarako sarrerak.
Aire- tasak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 1.450 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?