Antzina Portugal, Holanda eta Frantziako nabigatzaileentzat mendebaldeko Afrikara sartzeko ate nagusia izan zen Senegal, egun ere Afrikako alde interesgarri hori ezagutzeko ate aproposa da. Mendebaldeko Afrikako kontraesan eta xarma guztiak biltzen dituen herrialde hau ezagutu eta herrialde honen errealitatean sakontzeko aukera ederra dugu bidaia hau.
#Senegal, Sahel basamortu lehorraren eta Afrika tropikal hezearen arteko elkargune, islamaren eta animismoaren bilgune: pezozko eta lastozko etxetxoak eta herrixkak, ceiba eta baobab motetako zuhaitzez inguratuta, badik, tanda eta bassari herrien bizileku; arrozsoroen berde bizia eta baso sakratuak diola etnia animistaren lurretan; etnia musulmanen (woolof, peul, toucouleur, maur...) herriak eta hiriak, modernitatearen eta tradizioaren arteko oreka horretan; arrantzaleen herrixkak, hondartzak eta palmondoak Casamance ibaiaren estuarioan...
#Ibilbide hau prestatzeko orduan, turismoak oraingoz inbaditu ez dituen eskualdeak bisitatzea izan dugu helburu, hotel handiak eta hondartza masifikatuak alde batera utzita, eta oinez edo lau gurpiletako trakziodun ibilgailuetan bakarrik iris daitekeen tokiei lehentasuna emanez.
Interesguneak
• Dakar hiriburuaren kaleetako giro bizia • SaintLouis hiriko kolonia garaiko kutsua • Niokolo Koba Parke Nazionala • Dindefeloko urjauziak, bassarien herrialdean • Bassari, badik eta tanda etnien herrixkak, Ginea Konakryrekiko mugatik gertu • Casamance ibaiaren inguruko basoak, estuarioak eta arrantzaleherrixkak • Diola animisten fetitxeak eta baso sakratuak • Carabane uharteko hondartza ederrak • Goree uhartea.
Ibilbidea
Dakarrerainoko hegaldia –Saint Louis –Touba Tambacounda –Kedougou –Niokolo Koba P.N. –Kolda –Cap Skiring –Carabane uhartea –Oussouye Ziguinchor –Kaolack –Goree –Dakar.
Zenbait datu interesgarri
Ibilbide guztian autobus pribatu txiki bat erabiliko dugu garraiobide. Bassari herrialdean, lur mota guztietarako ibilgailuak eta oinezko ibilerak. Casamancen piraguan ibiliko gara eta Goree uhartean, txalupan. Hoteletan eta ibilbideko aterpetxeetan (campementetan) egingo dugu lo. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Dakarrerainoko hegaldi erregularra, joan- etorria.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Autobus pribatu txikiko garraioa (airea girotzeko teknologia duena).
Bassarien herrialdean, garraioa, kamioi edo lur mota guztietarako ibilgailuetan.
Carabane uharterako joan- etorria, piraguan.
Diogue uharterako osterarako piragua.
Transbordadorea, Gambian.
Dakar- Goree- Dakar tarterako ferrya.
Dakar, Saint Louis, Ziguinchor, Cap Skiring, Kolda eta Kaolack herrietan: turista mailako hoteletako ostatu- gastuak (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin).
Carabane uhartean: turista mailako hoteletako ostatu- gastuak (pentsio erdia), birentzako logeletan (bainugelarekin).
Kegougou eta Dindefelon: campament- etan birentzako bungalowetako ostatu- gastuak (pentsio osoa).
Bidaia- asegurua.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
“Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
Museo, parke eta monumentuetarako sarrerak.
Aire- tasak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, uzt. 16an/abuz. 1ean/abuz. 16an/ira. 3an.
Prezioa : 1.725 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?