Foto Senegal eta Guinea Bissau Casamance-tik Bijagos uhartetara

Senegal eta Guinea Bissau
Casamance-tik Bijagos uhartetara

Senegal eta Guinea Bissau
Casamance-tik Bijagos uhartetara

Mendebaldeko Afrikako edertasun naturalaren handienetariko bazter batean bidaiatzea proposatzen dizuegu. Bertan jende lasaia, atsegina eta bere lurrari lotua bizi da.

Senegalgo hegora dagoen Casamance-tik hasiko gara. Casamance ibaiaren delta landarez gainezka dauden ur-kanalez eta elementuen erdian harrapatuta dauden herrixka txikiz osatutako anabasa handia da.

Oraingo diolen arbaso animistek tokiko edertasuna eta ohiturak ukitu gabe gorde zituzten eta gaur ere eusten dieten arren, gauzak aldatzen hasi dira. Herrixkatik herrixkara ibiliko gara, zonalde hau ezagutzeko era onena delakoan gaudelako.

Lehenengo sartu-irten horren ondoren, hegoalderagorantz joango gara bijagosak ezagutzera. Uraz inguratuta, zibilizaziotik urrun, sustrai animistak mantentzen dituzte, eta lurrarekin eta arroz-laborantzarekin modu are tradizionalagoan lotzen dira.

UNESCOk “Biosferaren Erreserba” izendatu zuen Bijagos artxipelagoa, Mendebaldeko Afrikako faunaren babesleku nagusi hau. Fauna horren barruan, espezie arraro edo bitxi batzuk (ur gozo eta gaziko hipopotamoa, esaterako) eta ohikoagoak diren beste batzuk (dortokak, krokodiloak…) daude, inguruan zeiba-baso ederrak eta lasai-lasai bizi diren pertsonen herrixkak dituztela.

Ibilbidea

Banjulerainoko hegaldia –Diannah –Bankassouk –Aher –Niomume –Diogue –Carabane uhartea–Kachouane –Edhje –Boucotte –Djembering –Cap Skirring –Ziguinchor –Bissau –P.N. Orango –Eticoga –Canogo –P.N. Joao Vieira –Poilao –Uno –Soga –Anguruma –Bubaque –Bolama –Bissau.

Zenbait datu interesgarri

Bidaia honek bat baino gehiago harrituko zaituzte, inguruko naturagatik, bertan bizi direnen adeitasunagatik eta Bijagos uharteetako urruntasunagatik. Casamance oinez egingo dugu, herrixkatik herrixkara, biztanleen eguneroko bizimodua behatzeko behar den atsedenaldiarekin. Motordun piragua batek eramango du ekipaje guztia ostatuz ostatu. Bijagos uharteetan itsasoa izango da gure ingurunea eta txalupa motorduna, gure garraiobidea. Halaber, herrixkak bisitatzeko Casamancen baino distantzia eta denbora gutxiagoan ibili beharko dugu.
Akanpaleku bat izan ezik, gainerako bidaietan turista-motako hoteletan, campemet txikietan eta ostatu apal baina erosoetan, duinetan eta, oro har, garbietan (batez ere, Casamancen) ostatu hartuko dugu.

Banjulerainoko hegan egingo dugu eta itzulera Bissautik egingo dugu. Banjuletik Diannah-ra minibus pribatuan joango gara, baita Ziguinchorretik Bissaura ere. Banoako gida.

Prezioaren Barruan

  • - Banjulerainoko hegaldia eta Bissautik itzulera.
    - Bissaun sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Banjul- Diannah eta Zinguinchor- Bissau tarterako autobus txikiko garraioa.
    - Turista- mailako hoteletako egonaldia (lo egitea eta gosaria) Banjul, Ziguinchor, Bissau, Bubaque eta Orango hiri eta herrietan.
    - Casamanceko bisitaldian, aterpetxe eta tokian tokiko etxeetan hartuko dugu ostatu (pentsio osoa prezioaren barruan, bigarren egunaren afaritik zazpigarren eguneko bazkarira bitartean).
    - Gau bat kanpatuta Poliao uhartean (pentsio osoa).
    - Pentsio osoa (edariak izan ezik) Bijagos uharteetan bidaiaren 11. egunaren bazkaritik 16. egunaren afarira bitartean.
    - Piragua pribatua, Casamanceko bidezidorreko eta nabigazioko egunetan.
    - Motordun txalupa pribatua Bijagos artxipelagoan nabigatzeko.
    - Parke nazionaletarako sarrerak.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Museo, monumentu eta parke nazionaletarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 17 egun

Taldea: 6 eta 16 pertsona bitbitartekoa + gidaria

Egunak: aza. 1ean.

Irteerak: MAD eta BCNtik.

Prezioa : 3.180 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Senegal eta Guinea Bissau
Casamance-tik Bijagos uhartetara
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT