Foto Senegal Afrikako erritmoa

Senegal
Afrikako erritmoa

Senegal
Afrikako erritmoa

Bere jendearen izaera abegitsu eta atseginagatik ezaguna da Senegal, bertakoek "Teranga" hitza (ongi etorri) beti ahotan daramate eta.

Senegalera egin beharreko bidaia koloretako Afrikara egindako ihesaldi bat da, merkatuetako eta Ozeano ondoko naturaguneetako Afrikara hain zuzen. Proposatzen dugun ibilbide honek sahelaren eta tropikoaren arteko elkargunea erakusten digu, islamaren eta animismoaren bilgune: pezozko eta lastozko etxetxoak eta herrixkak, ceiba eta baobab motetako zuhaitzez inguratuta, badik, tanda eta bassari herrien bizileku; arroz–soroen berde bizia eta baso sakratuak diola etnia animistaren lurretan; etnia musulmanen (woolof, peul, toucouleur, maur...) herriak eta hiriak, modernitatearen eta tradizioaren arteko oreka horretan; arrantzaleen herrixkak, hondartzak eta palmondoak Casamance ibaiaren estuarioan.

Lehen Portugalgo, Herbehereetako eta Frantziako nabigatzaileentzat izan zen moduan, gaur egun Senegal Mendebaldeko Afrikako bidaietara sartzeko ate ona da, baina beste askorentzat noizbehinka itzuli egin beharreko tokia ere bada. Afrikako mendebaldeko erakargarritasun eta kontraesan guztiak biltzen dituen errealitate interesgarri eta askotarikoa ezagutzeko edo sakontzeko aukera.

Interesguneak

• Dakar hiriburuaren kaleetako giro bizia • Goree uhartea • Saint–Louis hiriko kolonia garaiko kutsua • Langue de Barbarie Parke Nazionala • Bassarien herrialdean: Dindefeloko ur–jauziak, eta bassari, badik eta tanda etnien herrixkak, Ginea Konakryrekiko mugatik gertu • Casamance ibaiaren inguruko basoak, estuarioak eta arrantzale–herrixkak • Diola animisten fetitxeak eta baso sakratuak • Carabane uharteko hondartza ederrak • Sine Saloumeko delta.

Ibilbidea

Dakarrerainoko hegaldia – Goree uhartea – Lago Rosa – Saint Louis –  Langue de Barbarie P.N.a – Touba – Tambacounda – Kedougou – Bassarien herrialdea – Kolda – Kabrouse – Cap Skiring – Carabane uhartea – Diogué uhartea – Ziguinchor – Sine Saloumeko delta – Joal Fadiouth uhartea – Dakar.

Zenbait datu interesgarri

Minibus pribatu bidezko garraioa ibilbide osoan zehar. Bassari herrialdean, 4x4 ibilgailuak eta ibilaldiak. Ibilbideak eta txangoak motordun ontzietan, ferrya Goreen. Ostatua hoteletan eta campement–etan (tokiko aterpetxea). Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Dakarrerainoko hegaldi erregularra, joan–etorria.
    - Gambiatik sartzeko tasak.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
    - Ibilbide osoan, autobus pribatu txikiko garraioa, Bassarien herrialdean izan ezik.
    - Lur orotako ibilgailuak (4 pertsona ibilgailu bakoitzeko), Bassari herrialdean aurreikusitako ibilbidean.
    - Dakar–Goree uhartea–Dakar tarterako ferrya.
    - Ontzi motorduna, Langue de Barbarie P.N.a bisitatzeko, Carabane uhartera sartu eta irteteko, Diogue uhartera txangoa egiteko eta Sine–Saloum deltan bisita egiteko.
    - Ostatua turista–kategoriako hoteletan, gosaria duten gela bikoitzetan Dakar, Saint Louis, Tambacounda, Kedougou, Kolda, Cap Skirring Kabrouse, Carabane uhartea, Ziguinchor eta Sine–Saloumeko deltan (11 gau).
    - Dindefelonen oinarrizko kanpineko ostatua bungalowetan, logela bikoitzetan edo anitzetan, bainugela partekatuarekin, eta pentsio osoko erregimenean (gau 1).
    - Oinarrizko hoteleko ostatua, logela bikoitzetan (gosaria eta afaria), Carabane uhartean (2 gau).
    - Goree uharteko esklaboen etxearen sarrera eta bisita, Rosa lakuarena, Langue de Barbarie P.N.ekoa eta Joal–Fadiouth uhartekoa.
    - Bidaiako asistentzia–asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza–orrian). 
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, “Prezioaren barne” atalean zehaztutakoak izan ezik.
    - "Prezioaren barne" atalean zehaztuta ez dauden museoetarako, monumentu- etarako eta naturguneetarako sarrerak.
    - Aire–tasak.
    - Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - "Prezioaren barne" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 16 egun

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: uzt. 14 / uzt. 31 / abu. 16. / ira 2.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.

Oharra : Kontsultatu beste irteera puntu batzuk.

Prezioa : 2.190 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Senegal
Afrikako erritmoa
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT