Txinako hego-mendebaldean lortu dugun esperientziatik abiatuta prestatu dugu bidaia hau, Banoak eskaini ohi dituen beste bidaia batzuen antzekoa, ibilbidearen zati handi bat oinez –neurriz, jakina— egiteko aukera emanez. Bidaia eta trekking arinaren arteko proposamen bat, mendi eta haranetan oinez egitea atsegin duten pertsona guztien neurrikoa.
Ibilbideak ez du aparteko zailtasun teknikorik, bakarrik arroz-soroen arteko bidezidor korapilatsuek eta eskualdeko turismo-azpiegitura ezaren zentzuzko mugek ezarritakoak. Eskualdeko paisaia malkartsuak bizimodu tradizionalari eusteko eta garapenean sartzeko aukera eman die bertan bizi diren etniei: miao, dong, gejia, shui, yao, zhuang... etniei. Hango poema batek dioen moduan: mendiak luze-luzeak dira, enperadorea oraindik urrutiago geratzen da.
Maolango paisaia karstikoetan hasiko dugu ibilbidea, Avatar filmeko Pandora planetaren inspirazio-iturri izan zen eskualdean, eta handik Guizhou probintziako gutxiengo etnikoen lurren artean ibiliko gara, gero Guilinen Li ibaiaren bidea hartu eta Txinako Hegoaldeko itsasoraino joango gara, Perla ibaiko deltako hiri handietaraino: Kanton, Macau eta Hong Kong.
• Xiaoqikongeko kareharrizko harkaitzak, Maolango Natur Erreserbaren barruan, Biosferako Erreserba eta Gizateriaren Ondarea izendatuak • Europak Txinan izan zuen lehen eta azken kolonia: Macau, Perla Ibaiaren deltako zapore berezia, txinatarra eta portugaldarra • Miao taldearen hamaika aurpegi: gona luzekoak, loreetakoak, beltzak, gona motzekoak, gorriak… • Longji-ko yao eta zhuang etnien herrixkak eta arroz-terrazak • Guilin eta Yangshuoko paisaia mitikoak • Chenyang-eko dong herria eta bertako Euri eta Haizezko Zubi ikusgarria, Gizateriaren Ondarea • Kantoneko Txina, eskualderik ospetsuenetakoa, baina aldi berean ezezagunenetakoa: nekazaritza giroko herrixkak eta arkitektura, gastronomia, hiri harrigarriak... • Hong Kong kosmopolita •
Liuzhourainoko hegaldia -Libo -Langde –Xijiang –Rongjiang –Yangli –Congjiang –Danzhou –Chengyang –Ping'an –Guilin –Yangshuo –Wuzhou –Kaiping –Guangzhou (Kanton) –Macau -Hong Kong.
Bidaia honetan ibilgailuko ibilbideak eta oinezko ibilbideak tartekatuko ditugu: oinez egitea nahitaezkoa izango da, baina etapek ez dute zailtasun teknikorik. —3 eta 6 orduko ibilbideak izango dira— ezta desnibel handiegirik ere, baina, jakina, bidezidorra ez doa beti toki lauetatik... Hoteletan eta aterpetxetan egingo dugu lo. Autobus txiki bat izango dugu taldearentzat. Duliu ibaian txalupan ibiliko gara, Danzhou uharteraino. Li ibaian barrena banbuz egindako txalupetan bi ibilbide egingo ditugu. Macau-Hong Kong tarterako ferrya. Banoako gidaria.
Hegaldi erregularra, sarrera Liuzhoutik eta itzulera Hong Kongetik. Txinan sartzeko bisatua. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Taldearentzako autobus txikia hurrengo tarteetan: Liuzhou- Rongjiang, Congjian- Yanxi, Danzhou- Ping’an, Dazhai- Guilin, Guilin- Yangdi eta Puyi- Guangzhou (Kanton). Tokiko autobusa Ping’an hirian eta Xinping- Yangshuo tarterako. Vanette motako ibilgailuak Rongjiang- Tuomiau eta Yintan- Congjiang tarteetarako. Guangzhou (Kanton) hiriko bisitetarako autobusa. Guangzhou (Kanton)- Macau tarterako lineako ibilgailua. Yanxi eta Danzhou arteko txalupazko ibilbidea. Banbuzko txalupako jaitsiera Yangdi eta Xinping artean eta Yangshou eta Puyi artean. Macau- Hong Kong tarterako ferrya. Turista motako establezimenduetako ostatua Liuzhou, Libo, Rongjiang, Guilin, Yangshuo, Wuzhou, Kaiping, Kanton, Macau eta Hong Kongen, birentzako geletan (bainugelarekin). Hotel xumeetako egonaldia, birentzako geletan (bainugelarekin) Congjiang, Chengyang eta Ping’an hirietan Maolango Natur Erreserba, Landge, Xijiang eta Danzhoun, tokian tokiko aterpetxe tradizionaletan, bi edo hirurentzako geletan (konpartitzeko bainugelarekin). Yanglin, gaua oinarri- oinarrizko bertako etxe batean emango dugu gaua, askorentzako gela batean (konpartitzeko bainugela, kanpoan). Leigong mendiko natur eremura sartzeko tasak. Maolango Natur Erreserbarako baimena, sarrerak eta bertako gidariak. Tuomiao menditik igarotzeko baimena. Xijiang, Yintan, Danzhou eta Chengyangeko bisitetarako sarrera.. Longji Terrazetako Parke Nazionalerako sarrera. Li ibaiko bidezidorren zirkuiturako sarrerak eta ibiak. Bidaia- asegurua. Ibilaldietan, miao eta dong etnietako gidariak. Banoako gidaria.
Otorduak. Museo, parke, toki interesgarri eta monumentuetarako sarrerak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik. Aire- tasak. Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 2.530 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.