Foto Bidezidorretan barrena Txinako hegoaldean Etniak eta natur paisaia karstikoak

Bidezidorretan barrena Txinako hegoaldean
Etniak eta natur paisaia karstikoak

Bidezidorretan barrena Txinako hegoaldean
Etniak eta natur paisaia karstikoak

Txinako hego-mendebaldean lortu dugun esperientziatik abiatuta prestatu dugu bidaia hau, Banoak eskaini ohi dituen beste bidaia batzuen antzekoa, ibilbidearen zati handi bat oinez –neurriz, jakina—egiteko aukera emanez. Bidaia eta trekking arinaren arteko proposamen bat, mendi eta haranetan oinez egitea atsegin duten pertsona guztien neurrikoa. #Ibilbideak ez du aparteko zailtasun teknikorik, bakarrik arroz-soroen arteko bidezidor korapilatsuek eta eskualdeko turismo-azpiegitura ezaren zentzuzko mugek ezarritakoak. #Eskualdeko paisaia malkartsuak bizimodu tradizionalari eusteko eta garapenean sartzeko aukera eman die bertan bizi diren etniei: miao, dong, gejia, shui, yao, zhuang... etniei. Hango poema batek dioen moduan: mendiak luze-luzeak dira, enperadorea oraindik urrutiago geratzen da. #Maolango paisaia karstikoetan hasiko dugu ibilbidea, Avatar filmeko Pandora planetaren inspirazio-iturri izan zen eskualdean, eta handik Guizhou probintziako gutxiengo etnikoen lurren artean ibiliko gara, gero Guilinen Li ibaiaren bidea hartu eta Txinako Hegoaldeko itsasoraino joango gara, Perla ibaiko deltako hiri handietaraino: Kanton eta Hong Kong.

Interesguneak

• Xiaoqikongeko kareharrizko harkaitzak, Maolango Natur Erreserbaren barruan, Biosferako Erreserba eta Gizateriaren Ondarea izendatuak • Miao taldearen hamaika aurpegi: gona luzekoak, loreetakoak, beltzak, gona motzekoak, gorriak… • Longji-ko yao eta zhuang etnien herrixkak eta arroz-terrazak • Guilin eta Yangshuoko paisaia mitikoak • Chenyang-eko dong herria eta bertako Euri eta Haizezko Zubi ikusgarria, Gizateriaren Ondarea • Kantoneko Txina, eskualderik ospetsuenetakoa, baina aldi berean ezezagunenetakoa: nekazaritza giroko herrixkak eta arkitektura, gastronomia, hiri harrigarriak... • Rongjiangeko asteroko azoka, inguruko etnien topaleku: miao, dong, shui... • Hong Kong kosmopolita.

Ibilbidea

Liuzhourainoko hegaldia –Libo –Kaili –Xijiang –Rongjiang –Yangli –Gaozeng –Zhaoxing –Danzhou –Chengyang –Ping'an –Guilin –Yangshuo –Wuzhou –Kaiping –Guangzhou (Kanton) -Hong Kong.

Zenbait datu interesgarri

Bidaia honetan ibilgailuko ibilbideak eta oinezko ibilbideak tartekatuko ditugu: oinez egitea nahitaezkoa izango da, baina etapek ez dute zailtasun teknikorik. —3 eta 6 orduko ibilbideak izango dira— ezta desnibel handiegirik ere, baina –jakina<– bidezidorra ez doa beti toki lauetatik... Hoteletan eta aterpetxetan egingo dugu lo. Autobus txiki bat izango dugu taldearentzat. Duliu ibaian txalupan ibiliko gara, Danzhou uharteraino. Li ibaian barrena banbuz egindako txalupetan bi ibilbide egingo ditugu. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Hegaldi erregularra, sarrera Liuzhoutik eta itzulera Hong Kongetik, Pekinen zehar. Txinan sartzeko bisatua. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Taldearentzako autobus txikia hurrengo tarteetan: Liuzhou- Rongjiang, Gaozeng- Yangli, Danzhou-  Ping’an, Dazhai- Guilin, Guilin- Yangdi eta Puyi- Guangzhou (Kanton). Tokiko autobusa Ping’an hirian eta Xinping- Yangshuo tarterako. Vanette motako ibilgailuak Rongjiang- Yangli eta Yintan- Gaozeng tarteetarako. Guangzhou (Kanton) hiriko bisitetarako autobusa. Guangzhou (Kanton)- Hong Kong tarterako lineako ibilgailua. Yangji eta Danzhou arteko txalupazko ibilbidea. Banbuzko txalupako jaitsiera Yangdi eta Xinping artean eta Yangshou eta Puyi artean. Turista motako establezimenduetako ostatua Liuzhou, Libo, Kaili, Rongjiang, Guilin, Yangshuo, Wuzhou, Kaiping, Kanton eta Hong Kongen, birentzako geletan (bainugelarekin). Izar 1eko hotel edo ostatuetako egonaldia, birentzako geletan (bainugelarekin) Zhaoxing. Gaozeng, Chengyang eta Ping’an hirietan Maolango Natur Erreserba, Xijiang eta Danzhoun, tokian tokiko aterpetxe tradizionaletan, bi edo hirurentzako geletan (konpartitzeko bainugelarekin). Yanglin, gaua oinarri- oinarrizko bertako etxe batean emango dugu gaua, askorentzako gela batean (konpartitzeko bainugela, kanpoan). Leigong mendiko natur eremura sartzeko tasak. MaolangoNnatur Erreserbarako baimena, sarrerak eta bertako gidariak. Tuomiao menditik igarotzeko baimena. Xijiang, Yintan, Zhaoxing bailara, Danzhou eta Chengyangeko bisitetarako sarrera.. Longji Terrazetako Parke Nazionalerako sarrera. Li ibaiko bidezidorren zirkuiturako sarrerak eta ibiak. Bidaia- asegurua. Tokian tokiko gidaria. Ibilaldietan, miao eta dong etnietako gidariak. Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Otorduak. Museo, parke, toki interesgarri eta monumentuetarako sarrerak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik. Aire- tasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 2.480 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Bidezidorretan barrena Txinako hegoaldean
Etniak eta natur paisaia karstikoak
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT