Foto Libia Fezzan eskualdean zehar

Libia
Fezzan eskualdean zehar

Libia
Fezzan eskualdean zehar

Libiako lurraldearen zatirik handiena Sahara basamortuak hartzen du. Libiaz hitz egitean Sahara basamortuaz hitz egin behar dugu. Proposatzen dizugun ibilbidea basamortua oso gustukoa dutenei eta basamortura estreinakoz iristen direnei begira pentsatuta dago, oreka horretan. Baina basamortuaz gain beste toki batzuk ere bisitatu ditugu: Tripoli hiriburua, Leptis Magna hiriaren hondakinak... Libian basamortua eta Mediterraneo itsasoa elkartzen dira.

Oharra: Libiarako bisatua lortzeko tramiteak luzeak izan ohi dira: kontuan hartu hori eta, etorri nahi baduzu, denboraz lotu bidaia hau.

Interesguneak

• Trípolirainoko hegaldia • Sei egunez Fezzango basamortuan zehar, Libiako Sahararen bihotzean • Leptis Magna hiria, erromatar inperioaren urrezko aroaren lekuko • Wadis: harkaitzetako pinturak • Wadi Makhenduseko pinturak, Aljeriako Tassilin daudenen parekoak • Tripoliko Museo Arkeologikoa, antzinako Tripolitaniako erromatar kolonietako garrantzizko hondakinak biltzen dituena.

Ibilbidea

Trípolirainoko hegaldia –Sabha – Um al Maa -Idhan Mourzuq –Uadi Makhendus -Oum Kasa -Jabal Akakus –Ghat–Trípoli–Leptis Magna.

Zenbait datu interesgarri

Barruko hegaldiak: Tripoli-Sabha eta Ghat-Tripoli. Fezzango ibilbidean lur mota guztietarako ibilgailuak erabiliko ditugu (kanpatuta eta pentsio osoan). Tripoli eta Sabha hirietan hoteletan egingo dugu lo; Ghaten, aterpetxean. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Tripolirainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean. Barruko hegaldia. Trípoli- Sabha eta Ghat- Trípoli. Libian sartzeko bisatua eta bisatuaren tramitazioa. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Lur mota guztietarako ibilgailuak (gidariekin) erabiliz egingo dugu basamortuko ibilbidea. Ibilgailu bakoitzean 4 pertsona, gehienez. Gainerako ibilbiderako, autobus txiki bat. Hoteletako ostatua, Tripoli eta Sabhako egonaldian: lo egitea eta gosaria. Basamortuko kanpalekuetako 6 gau: pentsio osoa. Ghat hirian, gau 1 aterpetxean. Kanpalekuetako eta sukaldeko gai guztiak (lozakua izan ezik). Bidaia- asegurua. Basamortuko zeharkaldirako sukaldea eta sukaldaria. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Zehaztuta ez dauden otorduak. Museo eta monumentuetarako sarrerak. Aireportuko tasak. Aire- tasak (galdetu gure bulegoetan). Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik

Prezioa : 1.860 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Libia
Fezzan eskualdean zehar
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT